Munduko Pelota Txapelketea Mexikon, 2006an
Bizkaie!
Munduko Pelota Txapelketea Mexikon egingo da datorren urtean. Urrian izango da, Dominique Boutineau Nazinoarteko Federazinoko presidenteak jakinarazo dauan legez.
Presidente frantsesaren esanetan, ‘Mexiko herrialde indartsua da peloteari jagokonean, munduko hiru onenen artean dago; gogor egin dau lan munduko txapelketea bertan egiteko helburuagaz eta ekitaldi parebakoa izango dala uste dot’.
Jose Musi, Mexikoko Federazinoaren presidentea be pozik agertu da Nazinoarteko Federazinoak hartutako erabagiagaz. Ekitaldia antolatzeko Kirolaren Nazinoarteko Komisinoaren laguntzinoa daukiela zehaztu ostean, Mexikon egingo dan txapelketea kirol horretan inoz egin dan txapelketarik onena izango dala baieztu dau. Ganera, Mexikon peloteak jarraitzaile ugari daukazala kontuan hartuta, egitasmoa parebakoa izango dala aurreratu dau Musik.
Munduko Pelota Txapelketan 20 bat herrialdetako federazinoek hartuko dabe parte. Oraindino ez dakie nortzuk izango diran Mexikoren izenean jokatuko daben pelotariak, baina Musik zehaztutakoaren arabera, hasi dira daborduko aukeraketea egiten.
Euri asko egin behar dau hemendik eta datorren urtera, eta mexikarrek lanari gogor ekingo deutse txapelketea onenetan onena izateko.