Tiempo de valientes
2006-06-09 02:00 Zinema kritikakTiempo de valientes filmaren birtuteen zerrendea beharbada ez da sano luzea, baina gauza batean behintzak asmau dabe: zuzendariak zine baltzaren ohiko esparruak jorratzen ditu, istorioak aberasten dituen hainbat osogai aldatuz.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Damián Szifron.
- Herrialdea: Argentina.
- Iraupena: 112 minutu.
- Antzezleak: Diego Peretti (Licenciado Mariano Silverstein), Luis Luque (Alfredo Díaz inspektorea), Óscar Ferreiro (Lebonian), Gabriela Izcovich (Diana), Martin Adjemian (Comisario), Tony Lestingi (Arias), Daniel Valenzuela (Pontrémoli), Ernesto Claudio (Lomianto), Carlos Portaluppi (Villegas), Marcelo Sein (Farina).
- Musikea: Guillermo Guareschi.
- Argazkia: Lucio Bonelli.
- Muntaia: Alberto Ponce.
- Zuzendaritza artistikoa: Jorge Ferrari eta Juan Carlos Roust.
Tiempo de valientes filmaren birtuteen zerrendea beharbada ez da sano luzea, baina gauza batean behintzak asmau dabe: zuzendariak zine baltzaren ohiko esparruak jorratzen ditu, istorioak aberasten dituen hainbat osogai aldatuz. Pelikulearen abiapuntua erakargarria da filmari ekiten jakon unetik bertatik eta garapena, ganera, bromaz ederto atonduta dago. Bestalde, personaiak interesgarriak ez eze nahiko barregarriak be badira eta euren bilakaerea nahiko sinisgarritzat jo behar da.
Zuzendari eta gidoilari honen lan txukunari esker, Alfredo Díaz komisario eta Mariano Silverstein psikiatrearen jarduna ondo be ondo grabauko jake buruan ikus-entzule guzti-guztiei. Aktore honeen antzezpen lanak bikainak dira eta oso ondo egiten deutse aurre personaiek buztartzen daben barregarritasun eta sakontasun ikutuari.
Seguru antzean, film arina eta nahiko burubakoa da, baina, aspaldion zine aretoetan ikusi doguzan kaskarkeriak kontuan hartuta, honako honek haize freskoa ekarri deusku behinik behin. Barre egingo dozue eta ez da gitxi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!