Bilboko Liburu Azokearen azken egunak
2006-06-08 02:00 KultureaGiuliana Sgrena-ren Fuego amigo lanaren aurkezpenagaz emongo jako hasierea gaur, bagilak 8, Bilboko XXXVI. Liburu Azokeari, 11:30ean.
Giuliana Sgrena-ren Fuego amigo lanaren aurkezpenagaz emongo jako hasierea gaur, bagilak 8, Bilboko XXXVI. Liburu Azokeari, 11:30ean. Giuliana Sgrena, Irakeko gatibualditik libre itxi ostean, Italiara bueltan joan zanean, Silvio Berlusconiren nazinoarteko politikearen aldeko pausuak emon behar izan ebazan (Gobernuko koalizinoaren aldeko bultzadea). Halanda be, Nicolas Calipari nagoziatzaile nagusia iparamerikarren ‘su lagunak’ hil ebanean eta Sgrena zauritu ebenean, eretxi publikoan sekulako haserrealdia sortu zan eta arazo ugari izan ziran. Kontu horreen ganean egingo dau berba Sgrenak Bidebarrieta Liburutegian 19:30ean.
Hamabietan, Julio Murllo kazetariaren ‘Las puertas del paraiso’ lana aurkeztuko dabe Arenaleko karpan. Julio Murillo kazetari, sortzaile eta idazlea da. Musikearen ganean, besteak beste, Vibraciones eta Rock Espezial argitalpenetan idatzi dau eta rock sinfonikoaren inguruko Moog Rock liburuaren egilekidea da. Gero, grafismo eta publizidadean ibili zan. Oraintsura arte, Playboy aldizkariaren edizino espainiarraren zuzendaria izan da.
Arratsaldean, 18:30ean, udal karpan Mª Jesus Cavaren ‘Alejandro de la Sota. Un dandy bilbaíno’ liburuaren aurkezpena egingo dabe. Cava historialariak Alejandro de la Sota (1891-1965) deskribiduten dau lanean. Idazle kostunbrista eta gizartearen kronikari horrek bilbotartzat eukan beraren burua. Bizkaiko uriburuko erretratu idatzirik onenak atara ebazan eta prentsan be idatzi eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!