Bost metroko balea hilda agertu da Mendexako kostaldean
2006-06-08 02:00Bost metroko balea agertu da hilda Lekeitio eta Isuntza artean, Mendexako hondartzako hatx gunean.
Bost metroko balea agertu da hilda Lekeitio eta Isuntza artean, Mendexako hondartzako hatx gunean.
Balea usteltzen hasita dago eta bertara heltzea gatxa dan legez, agintariek bertan ixtea erabagi dabe. Halanda be, egoereari urtenbiderik egokiena emoteko alternatiben bila dabilz.
Ekologista-taldeek dinoen ‘alternatibarik ekologikoena balearen gorpua bertan ixtea izango litzateke, jenteak ezin dauelako bertara joan’. Neurri horrek, ganera, ‘ez leuke jentearen osasunean arriskurik eragingo’.
Beste aukera biak motordun txalupa baten bitartez balea portu batera eroatea (gero hondakin organikoen zabortegi batera eroateko) eta animalia zatitzea dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!