Asun Balzola hil da

Bizkaie! 2006-06-26 02:00

Asun Balzola idazle eta ilustratzaile bilbotarra pasa dan barikuan, bagilak 23, hil zan Madrilen, 64 urte zituala. 60ko hamarkadan hasi zan liburuak ilustretan. Batik bat Mariasun Landarenak ilustrau ditu baina Patxi Zubizarreta, Bernardo Atxaga eta Yolanda Arrietagaz be egin dau lan. Umeentzako dozenatik gora liburu be idatzi ditu.

Bere ibilbidean sari garrantzitsuak irabazi ditu Asun Balzolak: Espainiako Ilustrazino Sari Nazionala, Bratislavako Golden Apple saria eta Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria. IBBYren ohorezko zerrendan sartu eben eta Madrileko Ilustratzaileen Alkarteko ohorezko presidente izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu