Gau berezia Euskal Herrian: San Juan gaua

Bizkaie! 2006-06-23 02:00

Ohitureari jarraituta, milaka lagun suaren inguruan batuko dira eta, gatxak urrundu guran, suaren ganetik egingo dabe salto. Urteko gaurik luzeenaz gozetako aukera izango da.

Ohitureari jarraituta, milaka lagun suaren inguruan batuko dira eta, gatxak urrundu guran, suaren ganetik egingo dabe salto. Urteko gaurik luzeenaz gozetako aukera izango da.

San Juan gauaren protagonistea sua da. Magia ukutuagaz, mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi zabaldu da ohiturea (kristinautasuna baino zaharragoa ei da). Euskal Herriko sorginen gaua zala eta, gatxak urruntzeko, etxea babesteko eta etxekoen osasuna ona izateko, San Juan lora-erramuak egiten hasi ziran gure arbasoak. Lora-erramu horreek etxe barruan eskegiten ebezan hurrengo urtera arte, sorgin eta espiritu txarrez babesten ei ebazan etxe horretako bizilagunak. Urtebete pasau ostean, San Juan gaueko surtara botaten eben erramua. Holan, etxekoek osasun ona izango eben eta suak edota urak eragindako kalterik ez zan izango. Gaur egun, jai handia be bada San Juan eguna Euskal Herriko hainbat herritan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu