Jan-edanak  IV. urtea // 105. zenbakia

Gaztai urdinagaz egindako pastel epela irasagar-zurrupakiagaz


Osogaiak (6 lagunentzat):

Kebrada-orea egiteko:

- 500 gr. urun.
- 250 gr. gurin.
- Arrautza-gorringo bi.
- 125 ml. ur.
- Gatza.

Gaztai urdin pastela egiteko

- 200 gr. Philadelphia gaztaia.
- 25 gr. Roquefort gaztaia.
- Hiru arrautza.
- 50 gr. azukera.
- Litro bat esne-gain.

Zelan egin:

Lehenengo, kebrada-orea egingo dogu. Hobeto da tartea jan baino egun bat lehenago egitea, orea gogortzeko eta gero guk ondo landu ahal izateko. Holan, hurrengo egunean, zabaltzen dan molde batean jarriko dogu orea eta laban egosiko dogu, 170 gradura, 5-6 minutuz (beti be labearen arabera). Orea guztiz egosi barik itxi behar dogu eta, bitartean, gaztaiak birrindu eta nahastauko doguz thurmixagaz. Nahaste gau kebrada-ore ganera bota eta laban sartuko dogu egosteko, 12-15 minutuz gitxi gorabehera. Gogoratu hotz jan behar dala. On egin!

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Aspaldion ez dogu plater gozorik preparau eta, beraz, oraingoan azkenburuko plater bat landuko dogu gure suetean. Etxean egin geinken tarta gozoa egingo dogu. Oso erraz eta arin egiteko moduko tartea da eta gaztai urdinagaz eginda dago. Azpian gailetea dauka base moduan eta sorbete edo zurrupakia egingo deutsagu lagungarri legez. Goazen suetera, pastela zelan egiten dan ikustera.