Euskaldunok munduan  IV. urtea // 104. zenbakia

Idahoko Basque License Plates


Carlos Bilbao diputaduak bultzatu dau ekimen hau. Pasa dan zezeilaren 11an proposatu eban ideia eta Pete Cenarrusa estaduko idazkari izandakoaren laguntzinoagaz, egitasmoa aurrera atara dau. Eta zelan ez, ‘Cenarrusa Centre for Basque Studies’ erakundeak be zerikusi handia izan dau. Erakunde honek diseinau dau matrikula-plakea.

Lege barriaren izenpetze ekitaldia Idahoko gobernadorearen, Dick Kempthorne, bulegoan izan zan eta, bertan, euskal ordezkari ugari batu ziran. Argazkian agertzen diranak Pete Cenarrusa, Idahoko estaduko idazkari izandakoa; Carlos Bilbao, Ordezkarien Ganbarako diputadua; Dirk Kempthorne, Idahoko gobernadorea; Julia Bengoechea-Little; Ben Ysursa, gaur egun Idahoko idazkaria dana; Rosie Williams eta Lucy Garatea dira. Cenarrusaren emaztea be bertan izan zan.

Matrikulazino berezia

Ameriketan matrikuletan edozer jartea libre da, beti be boltsilotik dolar batzuk atara ostean. Herritarrek autoko matrikuletan euren izena edo gustetan jaken edozein zenbaki idatzi leikie. Orain, diseinua bateratua izango da.

Bizkaie!

Datorren urtetik aurrera Idahoko autoak euskaldundu egingo dira. Orain arte askotan ikusi izan doguz, gehienok telebistako erreportajeetan, euskal ikutua euken matrikulak autoetan, baina pasa dan astera arte ez dira ofizialak izan.

Idahoko gobernadoreak oraintsu sinatu dau agiri bat eta bertan, eskaerea egiten daben guztiek nortasun berezia emon ahal izango deutse euren autoei. 2006ko urtarrilaren lehenengo egunean jarriko da indarrean egitasmo barria.

Matrikula-plakak (eskumako argazkian) patentauta dagoz eta Estadu Batuetako estadu horretan euskal nortasunak daukazan erroei omenalditxua eskaintzeko asmoz eginda dagoz.