Musikea  IV. urtea // 104. zenbakia

Miguel Riosek pirateriaren kontrako grebara deitu ditu musikariak


Bizkaie!

Miguel Rios rockero beteranoak pirateriari aurre egiteko greba egitea proposatu deutse musikagintzearen industrian behar egiten daben guztiei: 'isilune sinbolikoa egin behar dogu, musika barik, gure bizitzako soinu-banda barik, ezin garala bizi adierazoteko'.

Miguel Riosen ustez, 'pirateriari azkena emoteko eginbeharra Espainiako Gobernuarena da'; gizarteak 'balioa kendu deutso gustetan jakonari, berbarako musikeari, eta gurago dau diskoak ia-ia doban lurretik hartzea pagauta dendan erostea baino', adierazo dau.

Riosek bere buruari galdetu deutso jenteak ez ete dakien musikatik oso persona gitxi bizi dirala. 'Suberte handiko lagun gitxi bizi gara musikatik, eta dirua diskoak grabau eta zuzenean aurkeztetik lortzen dogunok pirateria hasi baino lehen ari gara musikearen munduan. Musikari gazteek ez dabe ezelako etorkizunik', nabarmendu dau. Miguel Riosek argi esan dau legez kanpoko grabazino gehien erosten dituan hamar estaduetatik bat dala, eta egoera horrek lanpostuei eragin deutsela: %30eko jatsierea izan dau musika-industrian beharrean dagozanen kopuruak.