Zinea  IV. urtea // 105. zenbakia

Robots


'Robots' animazinoaren eremuan lortutako azkenengo arrakastea izan da. Dana dala, personaien diseinua bitxia eta interesgarria izanagaitik be, pelikulearen animazinoa asago dago, esate baterako, 'The Incredibles' filman jadetsitako mailatik.

Gidoiari oratu ezkero, esan geinke nahiko sinplea dala eta topikoz josita dagoala; gag batzuk barre-zantzoka hasteko modukoak izan arren, beste batzuek ez daukie aparteko indarrik. Onena pelikulearen hasikerea da, mundu honetako umeak zelan jaio eta zelan hazten diran azaltzen deuskuenean.

Baina ez daigun geure burua engainatu, 'Robots' etxeko seinek ahal danik eta ondoen pasetako egindako filma da eta ez litzateke bidezkoa izango modu horretan ez epaitzea. Animazino pelikula hau umeei zuzendutako ipuin on bat da, ekintzaz beteta dagoana, baina aparteko maminik ez daukana; ikuspuntu horretatik, ezin hobeto beteten dau txikerrenak entretenitzeko zeregina.

Azkenik, soinu-bandea aitatu behar da; pelikuleak erritmo handiko partitura zabal bat eskaintzen deusku, oso soinu ezagunak eta jatorrizkoak nahastauz. Onena azken minutuetan entzun daitekean musikea da; une horretan Powell-ek, duda barik, bete-betean asmatu dau orkestrea eta koroak buztartukeran.

Joseba Terreros

-Zuzendaria: Chris Wedge eta Carlos Saldanha.
-Herrialdea: AEB.
-Iraupena: 84 minutu.
-Bizkoizketea: Ewan McGregor/Alejo Sauras (Rodney Hojalata), Halle Berry/Elsa Pataky (Cappy), Robin Williams/Florentino Fernández (Manivela), Greg Kinnear (Ratchet), Mel Brooks (Soldatzaile Handia), Drew Carey (Casey), Jim Broadbent (Engrane andrea), Amanda Bynes (Piper), Jennifer Coolidge (Turbina), Paul Giamatti (Tim).
-Gidoia: Lowell Ganz eta Babaloo Mandel.
-Muntaia: John Carnochan.