Zinea  IV. urtea // 106. zenbakia

Hainbat urteren ostean, Basaurik atzera be hartuko dau Nazinoarteko Animazino Zinemaldia


Horrezaz ganera, jaialdiak irauten dauan lau egun horreetan mahai-inguruak, erakusketak, kontzertuak, eskola-umeentzako emonaldiak, Balear Uharteetako Unibersidadeak egin dauzan pelikulak eta Frantziako animazino-zinemaren beharrik adierazgarrienak eskainiko dabez.

Danetara, 7 fikm luze eta beste 11 labur lehiatuko dira. Kuba, Espainia, Mexiko, Txile, Argentina, Alemania, Erresuma Batua, AEB, Luxenburgo, Errusia, Australia, Frantzia, Italia, Dinamarka, Eire eta Kanadako produkzinoak egongo dira ikusgai.

Bestalde, Pozokoetxe kultur etxean eta Ariz dorretxean Euskal Herriko animazino-zinemeari buruzko erakusketak prestatu dabez.

Joseba Terreros

Basauriko Sozial Antzokiak barriz be hartuko dau Nazinoarteko Animazino Zinemaldia. ANIMA apirilaren 20an hasi eta 24an amaituko da, eta, guztira, hainbat herrialdetako 26 film luze eta 36 film labur emongo dabez.

Euskal Herrian arlo honetan egiten dan zinema jaialdi bakarra da ANIMA. Basauriko Udaleko Gazteria arloak bultzatu dau, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Aldundiko Kultura Sailen, Sozial Antzokiaren eta hainbat enpresa pribaduren laguntzinoz. Europan animazino zinemearen erreferente bihurtu gura dabe ANIMA. Horregaitik, urte batzuetan eratu ez daben arren, urtero-urtero egiteko asmoa daukie aurrerantzean.

Euskal Herriko, estaduko eta hainbat herrialdetako lanak ikusteko aukerea izango da jaialdian. Ikusleek aukeratuko dabe film luzerik onena, eta irabazleak 6.000 euro eskuratuko dauz. Pelikula laburrei jagokenez, adituek osotutako epaimahai batek erabagiko dau nor izango dan irabazlea eta 1.000 euroko saria emongo deutso.