Sarean  IV. urtea // 106. zenbakia

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren ale guztiak sarean


Aitatu legez, zozketa bat egingo da proiektua amaitu dala ospatzeko. Oso erraza da parte hartzea: Zientzia.net webgunean erregistrau ostean, aldizkariaren ganeko lau galderari erantzun behar jake astero. Webgunean bertan topau daitekez erantzunak. Galdera guztiak ondo erantzuten dabezanen artean, Elhuyarren produktu-sorta bat zozkatuko da astero; hiru astez lehiaketan parte hartu daben guztien artean, barriz, PDA bat.

'Elhuyar Zientzia eta Teknika' aldizkaria 1974tik kaleratzen da, Euskal Herriko eta mundu osoko zientzia eta garapen teknologikoaren barri zabaltzeko. Horretarako, Elhuyarko erredakzino-taldeaz ganera, ikertzaile, aditu eta profesional ugarik egiten dabe lan irakurleentzat.

Bizkaie!

'Elhuyar Zientzia eta Teknika' aldizkarian argitaratutako ia 7.000 artikuluak sarean irakurri ahal izango dira hemendik aurrera. Aldizkaria digitalizetako proiektua 2001ean sortu zan eta, lau urteko lanaren ostean, sarean dago daborduko. Egindako lana ospatzeko, Zientzia.net webgunean PDA bat zozkatuko dau Elhuyar Fundazinoak.

Aldizkariak banaka kontsulta daitekez, edo, bilatzailea erabilita, bilaketa azkarrak egin daitekez gura dan aldizkari guztietan. Artikulu bakotxa be modu bitara ikus daiteke: Interneteko HTML formatuan edo papeleko itxureagaz.