Informatikari Euskaldunen V. Bilkurea hilaren 22an izango da Donostian
Bizkaie!
Softwaregintzea izango da bilkurearen gai nagusia eta web zerbitzuak, segurtasuna aplikazino informatikoetan eta osogaien bidezko programazinoa izango dira aztergai bilkura honetan.
Hilaren 22rako antolatu dabe Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) eta Miramon Digitalek Informatikari Euskaldunen V. Bilkura, Donostiako Teknologi Elkartegian eta "Softwaregintzaren erronka barriak" izenburupean.
Berbaldiak ez eze, azken aldian garatu diran aplikazino barriak azaltzeko aukerea be izango da. Egunari amaierea emoteko, barriz, software jabedunetik software librerako bidean dagozan arazoak jorratuko dira mahai-inguruan.
Horrezaz ganera, informatikan euskeraz jarduteak beragaz dituan bestelako gorabeherek be izango dabe lekua jardunaldiko aztergaien artean.