Euskaldunok munduan  IV. urtea // 106. zenbakia

Uranzadik diasporako argitalpenak digitalizauko ditu


Mexiko eta Venezuelako argitalpenak

Uranzadi Digital bilduma idatziaren ondorengo legez sortu zan. Helburua atzerrian argitaratutako euskal aldizkariak, buletinak... digitalizetea da, diasporearen artean hobeto banatzeko. Mueta honetako artxibo ugari dagoz eta, lana zeozelan antolatzeko edo, Ameriketan 1876tik 1976ra argitaratutakoak bakarrik hartuko dira kontuan. Maiatzean ekingo deutso lanari Uranzadik eta, horretarako, ikerketa bibliografiko sakona egin beharko dabe, bai bertoko eta baita Venezuela eta Mexikoko hainbat liburutegitako lanak aztertuz.

Datorren urterako, Ameriketako Estadu Batuak

Mexiko eta Venezuelako argitalpenak digitalizau ostean, Ameriketako Estadu Batuetakoak digitalizeteari ekingo deutso Uranzadik. Proiektu horri datorren urtean ekingo deutse eta aurrerago beste lanetan jarraitu dan prozedura bera jarraituko dabe. 2007ra arte ez dabe lana amaituko, Euskal Alkarteen IV. Kongresuan aurkezteko.

Bizkaie!

Uranzadi Proiektu Digitalak Mexiko eta Venezuelako diasporako argitalpenak digitalizauko ditu. Maiatzean ekingo deutso lanari eta euskal diasporearen inguruko lan guztiak batzea da helburua. Orain urtebete hasi zan Uranzadi Argentina, Txile eta Uruguay-ko argitalpenak digitalizetan.

Euskal taldeek mundu mailan daukiezan proiektuak gaur egungo teknologia barrietara egokitzea da helburua, gero eta jente gehiagok euki daian aldizkari honeek erabilteko aukerea. Orain arte, baina, Uranzadik hainbat proiektu bideratu izan ditu, besteak beste, Uranzadi Bilbumea. Bilduma hau 15 liburukiz osotuta dago, Boise, Tandil, Bartzelona, Rosario, Mar de Plata, Bahia Blanca, Buenos Aires, Paris, Montevideo, New York, Mexiko, Madril eta Llavallol urietako euskal taldeen historien ganekoak hain zuzen be. Bilduma hau Gasteizen aurkeztu eben 2003an, Euskal Alkarteen III. Kongresuan.