Negozioaren usainera

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Musikea
Beste enpresa batzuk be ibili dira (eta dabilz) negozio barri honetan musturrak sartu gurean: - Wal Mart amerikar supermerkadu kateak (www.walmartstores.com) bere musika-denda birtuala edegi dau, iTunes baino merkeagoa. - McDonald’s janari enpresea be negozio honetan sartu da: Sony enpresagaz akordioa egin eta MaDonald’s-eko menuekaz batera Sony-ren abestiak deskargauteko bonoak jasoko doguz doan. - Starbucks kafetegi kateak (www.starbucks.com) be bere proiektua plazaratu dau eta bost abesti 5,6 eurogaitik deskargauteko zerbitzua eskeiniko dau. Gotzon Plaza

Microsoft zigortuta

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   sarean
Halan da be, dirua daukanak diru gehiago gura dauala argi dago (ez daukanak be bai, baina gitxiagogaz konformau behar!), eta Bill Gates-ek Europar Batasuneko Justizia Auzitegian helegitea aurkeztuko dauala jakinarazo dau. Bere buruaren defensarako Europan dagozan konpetentzia-legeen barri ez daukala esango dau Gates jn.ak. Holan ba, eta lehendik enpresea epaitegietan ibilten ohituta dagoala kontuan hartuta (urteak daroaz bategaz eta besteagaz atzera-aurrera), matrakeak luzerako joko dauala iragarri geinke. Halan da be, ez ahaztu errekursoa aurkeztu arren, EBk hartutako erabagiak bere ...

Ninja Tune: Europako abanguardia musikan

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Musikea
Hona hemen Ninja Tune diskoetxeak plazaratu dituan diskorik garrantsitzuenetako batzuk: - THE CINEMATIC ORCHESTRA. 'Everyday'. 2002. - DJ FOOD. 'Kaleidoscope'. 2000. - AMON TOBIM. 'Supermodified'. 2000. - COLDCUT. 'Let us play'. 1997. - DJ VADIM. 'Uss:life from the othe side'. (1999). Gotzon Uribe

“Elikagai funtzionalak” onuragarriak ete dira gure osasunerako?

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Jan edanak
Elikagai natural askok osogai funtzionalak daukiez Beraz, elikagai natural batzuk funtzionalak dirala esatea be posible da; horregaitik garrantzitsua da legeak apurka-apurka definizinoak argitzen eta zehazten joatea. Adibide moduan hurrengo elikagai naturalen berezitasun funtzionalak aitatuko doguz: ·Berakatza: minbizi batzuk eukiteko arriskua jaitsi, bihotzaren funtzionamentua eta hazurrak hobetu eta antibakteriano moduan jokatzen dau. ·Eztia: antioxidatzailea da, liseri aparatuko eta arnas aparatuko funtzinoak hobetu egiten ditu eta bakterioen kontrako efektua be badauka. ·Sojea: minbizi kasu batzuk eukiteko arriskua txikitu, bihotzaren funtzionamentua hobetu, menopausian ...

Ardaoaren eragin bakterizida infekzino gastrointestinalak sortzen dabezan bakteriakan

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Jan edanak
Ezaguna da soluzino azido batek eragin bakterizida daukala, alkohol graduazino handiko soluzio batek daukanaren antzera; dana dala, Salmonella enteriditis-egaz egindako ikerketa baten, ikusi zan ardao baltzaren eragin bakterizida handiagoa zala pH bereko eta alkohol gradu bereko beste edozein soluzinorena baino. Deigarria izan zan frogatzea zelan ardao baltzaren eragin bakterizida minutu gitxitan igarten zala eta mantentzen zala soluzinoak disolbatuak ziranean, beste soluzinoetan ez bezela. Lan honetan konfirmau zan eragin bakterizida hori ardaoa baltza danean altuagoa izanda, horrek dituan polifenolakaz lotuta dagoala ...

Ipar Uribe osterabe

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Bertsolaritzea
Gazteen saioan bakarreko lana erabakigarri Gazteen atalean 23 urte bitartekoek kantau eben, Ipar Uribetik Miren Ibarluzeak, Iker Gangoitik eta Xabier Payak, eta Arratiatik Iñaki Iturriotzek, Gorka Intxaurbek (lehenengo urtea izan dau BBK Sariketan) eta Jabi Olibaresek. Iñaki Iturriotzek polito bete eban bertsoa Bernarrek emondako lau oinakaz: “Orain jarriko gara barrura begira / espainiar kartzeletan jira eta bira / gainera tratu txarrak hartzen ari dira / ekarri behar doguz presoak herrira”. Mirenegaz egindako ofizioan batek be ez eban asmatu. Iker Gangoitik eta Gorka Intxaurbek ...

Lehenengo Aberri Eguna

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Antxinakoak Geurera
Sabino Aranak idatzitakoa zan, 1882ko Berpizkunde Domekan, bere anaia zan Luis Aranagaz euren etxeko lorategian berbetan egozala konturatu zala bera zein zan bere benetako aberria. Esan geinke beraz egun horretan hasi zala Sabino Aranarentzat lan politikoa. 1932an ba, 50 urte beteten ziran eta hauxe zan euskal abertzaleek ospatu gura ebena. Eguna esan dogun moduan urte horretako Berpizkunde Domekea zan, data aproposa euskal abertzaleentzat: bertan batzen ziran Jesukristoren berpizkundea eta herriaren berpizkundea, Euskal Herriarena kasu honetan. Zein egun aproposagoa ba katolikotasunagaz ...

Helduen euskalduntze-alfabetatzea: EAB hausnarrean

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Euskerea berbagai
Lorpen adierazleen araberako emoitzak oso esanguratsuak dira. Ehun orduko ikastaro bat egiten dauan ikasle batek bataz beste 0,6 urrats egitea lortzen dau (datu honek, besteak beste, asistentziagaz dauka zerikusia), halanda ze, ikas-prozesuko hamabi urratsak egin ahal izateko 2.000 ordu beharko litzatekez. Baxa-kopuruari jagokonez, ostera, ikastaroa hasita, ikasleen % 14,5ek baino gehiagok bertan behera ixten dau. Asistentziari jagokonez, % 77 da (2001-02 ikasturtean) atara ahal izan dan kozientea, halanda be, aztertu dan epealdian, urterik urte jokera horrek beheruntz egiten dauala ...

Ahate paparra oporto saltsa eta patata kremeagaz

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzako) - Bi ahate papar. - Mal-don gatza. - 300 gr. patata zuritu eta kaskatua. - 400 gr. esne. - 100 gr. gurin - Piperrauts zuria. - 400 gr. Oporto ardaoa. - Maizena. Zelan egin Patata kremea egiteko: patata kaskatua esneagaz tapauko dogu lapiko txiki baten eta gurina be ganeratuko dogu lapikora. Jarraian su motelean egosten ipiniko dogu, 20 minutuz gitxi gorabehera. Ostean, irabiagailuagaz pasauko dogu, gatz eta piperrauts puntuan ipinita. Holan, patata kremea lortuko dogu. Oporto saltsea egiteko: hau be beste lapikotxo baten ipiniko dogu ...

Adinduen elikadurea (II)

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Jan edanak
Labur-labur, mantenugai honeek ze elikagaitan dagozan aitatuko dogu: C bitaminea: barazki eta fruta freskoetan dago, besteak beste, tomatea, letxuga, piperrak, laranja, mandarinak, limoia, kiwia, mailukiak... E bitaminea: sojea, frutu siku koipetsuak (intxaurrak, urretxak, almendrak, kakahueteak), kokoa, zerealen germenean (berbarako gariaren germenean), orioetan (oliba, girasol, sojea, arto eta abarren orioetan). Selenioa: gibela, okelea, oilaskoa, paboa, arrainak, intxaurrak, gari-ogi integrala, esnea, gaztaia... Kobrea: gibela, arrainak, itsaskiak, zereal integralak, barazki berdeak... Proteinak: esnekiak, arrainak, okelea, arrautzak, lekaleak... Zinka: zereal integralak, esnekiak, gibela, okela ...

Mikel Garaizabal: 'Merkatuan 6 euro baino gitxiagoko ardao onak asko dagoz'

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Jan edanak
1.- Lehenengo eta behin, zorionak Mikel, sari hau eskuratzeagaitik. Zer ekarriko deutso Gourmand sariak zure ibilbide profesionalari? Mila esker. Lehenengo eta behin satisfazino personala. Azken finean niretzat eta nire lan taldearentzat eginiko beharraren errekonozimentua izan da. Beste herrialde bateko epaimahai batek zure lana baloreteak asko poztu gaitu. Sari honegaz Euskal Herritik kanpo urtetako aukera eukiko dogu eta ganera ate asko zabaltzea espero dot. 2.- Zein da liburu honegaz bete gura dozun helburu nagusia? Nire helburu nagusia, ardao ekoizleen artean edo ...

Iparameriketako barrualdea (II)

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Bidaide
Metropoli handia Duda barik, Illinoiseko uri garrantzitsuena eta handiena Chicago da. Bertan eregi ebezan lehenengoz etxe orratzak, eta horregaitik dauka izen hori. Chicago arkitekturearen harribitxia dala esan geinke. Hori dala ta, uriburuko eraikin garrantzitsuenak ikusteko ibilaldi bereziak antolatzen dabez, asko dira eta. ‘Chicagotarrak bilbotarrak modukoak dira: egiten daben guztia onena izatea gura dabe’, dino Virtok umorez. Egia esan, uri handi eta ezagun honetan ‘Sears’ torrea topau geinke, munduko hirugarren eraikin garaiena (Taipei-ko 101 torre barriaren eta Kuala Lumpur-go Petrona torreen ...

Jauntxoen gordeleku

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Antxinakoak Geurera
Bizkaian zehar ikusi geinkezan torretxeak, normalean, lauki formea eta harriz egindako horma lodikoteak daukiez. Horma horreetan erabilitako harriak neurri desbardinetakoak izaten ziran eraikin gehienetan, baina badira neurri bardineko harriak, edo harlanduzkoak be, berbarako Zamudiokoa. Ez daukie bentana handirik eta atea normalean bakarra izaten da, nahiz eta batzutan bigarren ate bat agertu. Bigarren ate hau lehenengo pisuan egoten da eta bertora heltzeko eskailerak behar izaten dira. Azken ezaugarri horreek bai emoten deutsie torretxeei defentsarako erabilera aproposa. Amaitzeko, eraikinaren txapela edo teilatua ...

Liverpool Institute for Performing Arts zentroak Jabier Muguruza musikaria konbidau dau

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Musikea
Jabier Muguruza Jabier Muguruza 1960an jaio zan Irunen, eta bost urtegaz hasi zan musika munduan. Akordeoiagaz kontzertuak emoten urteetan ibili ostean, proiektu desbardinetan parte hartzen hasi zan, bai rock arloan zein kantautore legez: Zarama, Imanol, Kortatu, Antton Valverde, Xabier Lete, Delirium Tremens... 1989an, bide personalago bati ekinez, umeentzako diskoa grabau eban "Ja, Ja" izenekoa (IZ, 1989). 1990ean Les Mecaniciens pop taldea sortu eta hiru lan kaleratu ebezan: "Erabakia" (Elkar, 1990), "Ia Xoragarria" (Elkar, 1992) eta "Euskadi jende gutxi" (Esan Ozenki ...

'Euskal Herritar Unibersala' Saria

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Euskaldunak munduan
Holan ba, laster jakingo dogu euskaldunon artean nor dan ‘euskaldun unibersala’. Izan be, antza danez, gaur egun edozein arlotan nabarmentzeko eta oparotasun hori jenteak balorau dagian etxetik urrun bizi eta lan egin behar da. Amumaren baserriko beheko-suaren berotasunak aurpegia gorri-gorri ipintea gustetan jakunok, barriz, gatx eukiko dogu erroetatik urrun denpora luzez bizirautea. Baina horregaitik bakarrik ez dogu balorazinorik merezi? Egia da ‘bertoko’ hainbat sari egon badagozala, baina ‘unibertsal’ horrek danen artean garrantzia gehien daukala emoten dau. Zeozelan esatearren, sari horrek ...

Piccasoren obrak Interneten saltzen dira

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   sarean
Orain 90 urte egin eban lan bat 130.000 eurotan saldu da (ez joan kalkuladorearen bila, hogei milioi pezeta baino gehiago dira). Dirutza itzela da etxeko hormaren baten koadroa eskegita eukiteko, baina kapritxoren bat danok eukiten dogu noizean behin, eta norberak pagau ahal dauenaren araberakoa izaten da (normalean) geure buruari egiten deutsagun erregalua. Gaira bueltan etorrita, kontua da obrea ez dala arte-galeria baten saldu, Internet bidezko subastan baino. Margolariak dagoan lekutik burua altxauko baleu azalpen intensiboa beharko leuke salmentearen nondik-norakoa ...

Kontrol bako farmazia elektronikoak

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   sarean
Erakundeak argitaratu barri dauan txostenaren arabera, sare elektronikoaren bidez erosi daitekezan narkotiko eta botiken eskaria ugaldu egin da. Izan be, berez errezeteagaz saldu behar diran botikak ha barik eskuratzeko aukerea eskaintzen dau sareak, eta egoereak aurrera segidu ezkero, arazo bat baino gehiago ekarriko leuke. Izan be, drogazaleak, tratamentu batera ohitu eta orain itxi ezin dabenak eta botikak etxetik erosteko ohiturea daukienak bidea libre topauko dabe produktu horreek kontrolik barik eskuratzeko. NBEko Narkotikoen Kontrolerako Nazinoarteko Taldeak salmentea zorrotz kontrolau behar dala ...

'La mala educacion' ez da autobiografikoa, baina oso-osoan irudikatzen nau

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Zinemea
PPri zuzendutako kritika zorrotzak 'Zurrumurru baten modura zabaldu dan gauza bat esan gura dot, konfirmetan bada sekulakoa izango dana; izan be, PP, zapatu gauean, estadu kolpe bat emotekotan ibili zan. Ez dot fina edo leuna izan gura. Kontua ez da harriak botatea, baina ikusi behar da zelan joan dan PP. Baina, demokrazia ostera be heldu da eta argi eta garbi egin geinke berba. Herriak urten dau kalera informazino eske eta, zorionez, hori ezin izan da gelditu'. Antza danez, Almodovarrek Interneten ...

Madrilgo atentadua, Al Qaeda, Bush eta Interneteko informazino alternatiboa

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   txutxu-mutxuan
Bush-ek eta lobby judutarrak terrorismoaren kontrako beste gerra baten preminea sortu behar dabe, hiru helburu nagusi jadesteko: 1- Munduan AEBek daukien nagusitasun militarra sendotzeko eta, bide batez, zemendian izango diran hauteskundeak arazo barik irabazteko, Bush terrorismoaren kontrako presidente gogor eta eraginkor modura aurkeztuz. 2- Aurrekontu militar handiagoa lortzea eta horren bitartez AEBetako ekonomiaren zutabe nagusienetariko bati, armamentismoari, bultzada garrantzitsua emotea. 3- Europako Frantzia eta Alemaniaren jarrera eta jokabidea makurtzea, honeek demokraten garaipenaren aldeko aukera argia egin eta Irakeko okupazino politikeari ...