Musikea eta jantzea nagusi Berangoko II. Folklore Jaialdian

Bizkaie! 2006-08-16 02:00   Kulturea
Abuztuaren 18tik 20ra

Poloniako Zespol Piesni i Tanga Bestwina, Alemaniako Tanz und Folkloreensemble Ihna, Euskal Herriko Iruriko Dantzariak eta Xiberotarrak (Zuberoa) eta Otxandategi Dantza Taldea (Berango), eta Mexikoko Mariachi Mexico Lindo taldeek hartuko dabe parte abuztuaren 18, 19 eta 20an Berangoko II. Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Emonaldiak Lantzarte zelaian izango dira, eta hilaren 20an, desfilea egingo dabe talde guztiek. Ikuskizunak arratsaldeko 20:30ean hasiko dira, eta hilaren 18an, goizeko 11:00etan harrerea egingo deutse partaideei Berangoko udaletxean.

Antolatzaileek 2.000 pertsona inguru espero dabez, partaide, auzokide eta bisitarien artean. Ganera, azpimarratzekoa da Berangoko auzokideek eurek hartuko dabezala euren etxeetan taldeetako kideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu