Munduko surflari onenak barriro Mundakan

Bizkaie! 2006-08-17 02:00

Association of Surfing Professionals (ASP) dalakoak Munduko Surf Zirkuituko proba bat barriro Mundakan egitea erabagi dau, ‘Billabong Pro Mundaka’ deituko dana, datorren urriaren 3tik 14ra bitartean. Munduko 45 surflari onenak batuko dira herri bizkaitarrean 300.000 euroko sarien bila.

Antolakuntza taldeak jakinarazo dauen legez, ‘aurten olatuek barriro daukie probea antolatzeko beste kalidade, igaz dragatze-lanen ondorioz olatua galdu eta txapelketea bertan behera geratu ostean’.

Munduko Surf Zirkuitua sortu zanetik sei urte pasau dira eta igazkoa zan proba bat bertan behera geratzen zan bigarren aldia, lehenengoa 2001eko irailaren 11ko New Yorkeko atentaduen ondorioz izan baitzan. Mundakako probea antolatzaileen agendan egon da urtarriletik eta ASP zein Billabong etxeetako arduradunek hurretik zaindu dabe olatua.

‘Billabong Pro Mundaka’ munduko surf zirkuituko garrantzitsuenetarikoa da. Zita horren ostean, Brasil eta Hawaiiko probak baino ez dira geratzen munduko surf txapeldun barria ezagutzeko. Mark Occhilupo (Australia), Kelly Slater (Estatu Batuak), Andy Irons (Hawaii), Shane Dorian (Hawaii) eta Luke Egan (Australia) izan dira Mundakan irabazleak.

Txapelketea zuzenean ikusi ahal izango da internet bidez www.billabongpro.cometa www.aspworldtour.com webguneetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu