'Musika kosmikoa' Sodupen

Bizkaie! 2006-08-10 02:00   Musikea

Sodupek euskal musikearen erakusketa bat eskainiko dau abuztuaren 10etik 12ra bitartean, 'San Lorentzoren malkoak' gertakari astronomikoagaz bat eginez. Tapia eta Leturia, Iñoren Ero Ni, Sagarroi, Makala eta Ruper Ordorika izango dira.

Sodupek euskal musikearen erakusketa bat eskainiko dau abuztuaren 10etik 12ra bitartean, 'San Lorentzoren malkoak' gertakari astronomikoagaz bat eginez.

Tapia eta Leturia, Iñoren Ero Ni, Sagarroi, Makala eta Ruper Ordorika izango dira, besteak beste, herri bizkaitarrean. Aurten lehenengoz antolatu da erakusketea eta abuztuaren 10etik 14ra bitartean ospatuko diran San Lorentzo jaien programearen barruan dago.

Tapia eta Leturiak 'folk kosmikoa' emonaldia egingo dabe abuztuaren 10ean, 22:30ean hasita; hurrengo egunean, Inoren Ero Ni taldeak hardcore, funky eta hip hop soinuak buztartuko ditu gaueko hamaiketatik aurrera; Ostean, Sagarroi taldea izango da eta Makala Sound-ek zarratuko dau gaua. Abuztuaren 12an, gauerdian, Ruper Ordorika eta Mugalariak izango dira 'euskal kantutegiko ibilbide ederrenetakoa eta curriculum bikainak daukiezan musikariak' , antolatzaileen esanetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu