Bob Dylanek abuztuaren 29an kaleratuko dau lan barria
2006-08-16 02:00 MusikeaBost urtez grabazino estudioetatik urrun ibili ostean, Bob Dylan musikari estadubatuarrak hamar kanta barri batzen dituan ‘Modern Times’ disko barria kaleratuko dau.
1941eko maiatzaren 24an Duluthen (Minnesota, AEB) jaio zan artisteak argitaratuko dauen 44. diskoa izango da, 1962. urtean lehenengoa atara ebanetik.
Bost urtez grabazino estudioetatik urrun ibili ostean, Bob Dylan musikari estadubatuarrak hamar kanta barri batzen dituan ‘Modern Times’ disko barria kaleratuko dau abuztuaren 29an.
Bere betiko musikariek lagundu deutse lan barrian, honako honeek: Tony Garnier (baxua eta biolontxeloa), Stu Kimball eta Denny Freeman (gitarristak), Donnie Herron (steel guitar, biolina, biola eta mandolina) eta George G. Receli (bateria). ‘Thunder on the mountain’, ‘Spirit on the water’, ‘Workinman's blues’ eta ‘When the deal goes down’ dira kanta barrietako batzuk. Diskoa Bob Dylanek berak produzidu dau baina ‘Love and Theft’, ‘Under te Red Sky’ eta ‘Time Out of My Mind’ diskoetan be erabili eban Jack Frost ezizenagaz.
Dylanek gitarra, harmonikea eta pianoa joten ditu lan barrian. Steve Barnett Columbia Records disketxeko presidentearen esanetan, ‘Modern Times' trilogia bikain bateko azken atala dala esan daiteke, 'Time Out of My Mind' eta 'Love and Theft' diskoakaz batera.
1941eko maiatzaren 24an Duluthen (Minnesota, AEB) jaio zan artisteak argitaratuko dauen 44. diskoa izango da, 1962. urtean lehenengoa atara ebanetik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!