Barricadaren taupadak eta haginkadak

Bizkaie! 2006-08-11 02:00   Musikea

Barricada rock talde nafarrak 'Mordiscos' lana kaleratu dau, zezeilaren 24an Gayarre Antzokian (Iruña) eskainitako kontzertuan grabautako kantak batzen dituan diskoa. Bertan, betiko kanten bersino akustikoak agertzen dira, CD eta DVD formatuetan.

'Mordiscos' diskoa 20 abestik osotzen dabe, 'No hay tregua', 'En blanco y negro' eta 'No se qué hacer contigo' ezaguna, besteak beste, baina formatu akustikoan.

Laukote nafarrak euren abestien bersino elektrikoa be jaso dau beste lan batean, 'Latidos' izenekoan. 2005eko abenduaren 16an Anaitasuna pabiloian (Iruña) grabau eban kontzertuko kantek osotzen dabe bilduma hori. Beste batzuen artean, 'Pon esa musica de nuevo', 'Esta es una noche de rock and roll' eta 'Animal caliente' kanta mitikoak dagoz entzungai disko horretan.

Azkenik, kontzertuok batzen dituan CD eta DVD bikotxa be kaleratu dabe formatu berezian eta edizino mugatuan. 'Latidos y mordiscos' izeneko lan horretan 24 orrialdeko liburutxua be badator.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu