Atzerriko doinuak euskal aretoetan
2006-08-18 02:00 Musikea‘Noise On Tour Promotions’ musika enpreseak abuztuan, irailean, urrian eta azaroan euskal musika aretoetara 15 rock talde ekarriko ditu, Mother Superior, Gallon Drunk eta The Dexateens, besteak beste.
‘Noise On Tour Promotions’ musika enpreseak abuztuan, irailean, urrian eta azaroan euskal musika aretoetara 15 rock talde ekarriko ditu.
Lehenengo kontzertua Mother Superior estadubatuarrek eskainiko dabe Bilboko Azkena aretoan abuztuaren 24an gaueko 23:30ean. Areto berean, Moksha eta Moho taldeek be joko dabe urriaren 28an gaueko 21:00etan, hamar euroan. Sarrereagaz CDa oparituko dabe.
Kafe Antzokiak Gallon Drunk ingelesak hartuko ditu urriaren 3an eta The Drones australiarrak urriaren 13an, La Secta taldeagaz batera. Bestalde, Bilborock aretoan Don Caballero amerikarrak izango dira zemendiaren 22an.
This Moment in Black Story amerikarrak Barakaldoko Edaskan joko dabe irailaren 15ean. Leku berean, urriaren 5ean, The A-Frames amerikarrak izango dira.
Bizkaiko konztertuekaz amaitzeko, urriaren 28an Basauriko Basozelai futbol zelaian gaueko 21:00etatik aurrera eta The Dexateens estadubatuarrak izango dira. Azkenik, Durangoko Plateurenan zemendiaren 4an Samian eta The Draft amerikarrek joko dabe.
Araban
Speedbuggy amerikarrek Gasteizko Helldoradon aretoan joko dabe irailaren 23an eta irailaren 30an, areto berean, Roy Loney & The Longshots taldekoak izango dira. Texas Terri Bomb estadubatuarrek urriaren 28an joko dabe Sex Museum taldeagaz batera eta zemendiaren 11n Dead Moon amerikarrak izango dira.
Bizkaiko eta Arabako aretoetan jo aurretik, 15 talde horreek Bartzelona, Madril, Vigo, Valladolid, Alakant edota Xerezen izango dira. Informazino gehiago www.noiseontour.comwebgunean topauko dozue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!