Segunduko blog barri bi sortzen dira

Bizkaie! 2006-08-11 02:00

Weblogak edo Sarean dagozan eguneroko personalak nabarmen ugaritu dira Interneten azken urteotan. Oraintsu egindako ikerketa baten arabera, orain dala hiru urte baino 100 bider blog gehiago dagoz.

Weblogak edo Sarean dagozan eguneroko personalak nabarmen ugaritu dira Interneten azken urteotan. Oraintsu egindako ikerketa baten arabera, orain dala hiru urte baino 100 bider blog gehiago dagoz.

Blogen kopurua sei hilero, gitxi gorabehera, bikoiztu egiten dala dino azterketa horrek. Abiadura horretan, 100 milioe blog egongo litzatekez 2007ko zezeilean.
Garagarrilaren 31n, Technorati blogetan espezializautako bilatzaileak mueta horretako 50 miloe web eukazan erregistrauta. Hilabete horretan, 175.000 blog sortu ziran egunero; beraz, segundo bakotxeko blog bi. Ganera, 1.600.000 albiste inguru idazten ditu jenteak egunero ziber-eguneroko horreetan.

Urrunegi joan barik, Bizkaie!-n bertan hiru blog topauko dozuez, Iñaki Atxutegiren ‘Mundua konpondu guran’, Xabier Paiaren ‘Anbotoko haizorratza’ eta Erramun Osaren ‘Izioqui dugu...’

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu