'Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak' liburua argitaratu dabe
2006-08-11 02:00Euskal Kultur Ondarearen Zentroak ‘Defentsarako arkitektura. Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak’ izenburuko liburutxua eta CDa argitaratu ditu. Argitalpenean argibide ugari emoten dira euren jaubeen defensarako preparauta Euskal Herrian dagozan Erdi Aroko eraikinen inguruan. Eraikin horreetako asko ikus daitekez oraindino.
Euskal Kultur Ondarearen Zentroak ‘Defentsarako arkitektura. Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak’ izenburuko liburutxua eta CDa argitaratu ditu. Argitalpenean argibide ugari emoten dira euren jaubeen defensarako preparauta Euskal Herrian dagozan Erdi Aroko eraikinen inguruan. Eraikin horreetako asko ikus daitekez oraindino.
Armando Llanosen testu eta argazkiak dituan argitalpenaren 3.000 ale egin dira. Lanean, oraindino gotorleku-egiturea mantentzen dabenak baino ez dira batu.
Bando-gerrak amaitutakoan, Enrike IV.aren pragmatika baten ondorioz, torre asko apurtu egin ziran. Gauza bera pasau zan karlistaden ondorioz.
Liburuko mapetan gaur egun ezagutzen diran eraikinak batu dira eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Zentroan be konsultau daitekez.
Gotorleku horreen ganeko lehenengo barri dokumentalak Erdi Aroko egileetan agiri dira, mueta horretako arkitektura militarra garatzen egoanean. Eraikinen existentziaren eta eraikuntzearen inguruko edota horreen jaube izan ziranen ganeko datu asko ezagutzeko iturri dira.
Dokumentazino horri esker existidu izan diran gaztelu eta torreen barri izan da gaur egunera arte, oraindik zutunik dagozanak zein desagertu diranak. Liburuan, eraikin horreen banaketa geografikoaren inguruko ikuspegi orokorra be adierazoten da.
Mueta horretako arkitektura militarra aztertu dabeb hainbat lan be agertzen dira lanean. Azpimarragarriak dira ondorengo ikerketak eta argitalpenak: 1978an Micaela Portillak Arabako ondarearen ganean argitaratutakoa; XIX. mendean Juan Eustaquio Delmasek, XX. mendearen hasieran Mario Camiñak, 1977an Manuel Basasek eta 2004an Manuel Gonzalez Cembellinek argitaratutakoak Bizkaiaren ingurukoak.
Gipuzkoaren kasuan ez dago lurralde osoa hartzen dauen lanik, baina bai eraikin zehatzen ganekoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!