Udabarriko musika jaialdiak
2004-04-30 00:00 Musikea
Getxon segiduz eta uda sasoian bete-betean sartuta, gogoratu besterik ez bada, bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra bitartean izango dala Getxoko XXVIII. Jazz Jaialdia.
Holako jaialdietara joatea esperientzia ederra da, ez bakarrik parte hartzaileen kalidadeagaitik, baita sortzen dan giroa berezia eta beroa izaten dalako be. Aukerak ugari dozuez eta, esandako moduan, aukeraketea ondo egitea komeni da norberaren gustoak kontuan hartuta. Gozau musikeagaz!
Gotzon Uribe
Eiswein-ak edo izotz-ardaoak
2004-04-30 00:00 Jan edanak
Ardao honeek egiteko gehienbat Scheurebe, Rieslaner eta Riesling bariedadeak erabilten dabez. Baina mahatsa mahastian ixteak bere arriskua dauka, udagoieneko euriteak handiak badira mahatsa usteldu eta alperrik galdu daiteke eta. Horregaitik, Eiswein-ak ez dira urtero produzitzen.
Ardao mueta honeek, beti mahatsa osasuntsu badago, azukereaz gan, azido kantidade handia daukie eta aromatikoak eta gusto handikoak izaten dira.
Kontuak kontu, ardao klase honen dkarren beharra, produzidutako kantidade txikia eta daukan arriskua ikusita, botila txikietan merkaturatzen dan ardao horrek zelako prezioa eukiko dauan ...
Udabarri gaztea
2004-04-30 00:00 Bertsolaritzea
Erramu egunez, barriz, Erandioko Berbots euskera taldeak Kanpomartxo jaiaren 14. edizinoa antolatu eban. Dantza alardearen ostean, bertso-saioa iragarrita egoan Lutxana auzoko eszenatokian: kantuan Irazu, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta oraindino tekleei gehiago sakatu behar deutseen honek. Saioa librean izan zan batez be, Altzaga ikastolako bertso-eskolako umeek bertso batzuk kantau ostean. Hala eta guztiz be, gai pare bat be toka jakezan bertsolariei. Lehenengoa umeek eurek jarri eben, eta bigarrena Berbots taldeko neska batek pentsau eban.
Jai polita da erandioztarrek urtero-urtero euren udalerriko ...
Teknologia barriak eta ekologia
2004-04-30 00:00 sarean
Gauzak gehiago larriagotzeko, beste puntu batzuk be aitatu geinkez. Ez bakarrik mikrotxipak, ordenagailu baten elementuen artean be gauza arriskutsuak topau geinkez. Berbarako, mikrotxipak hartzen dituan tarjetea. Hau berau berilio, kadmio edo merkurioz dago eginda. Produktu honeek oso kutsatzaileak dira. Berilioa, berbarako, gizakiaren minbiziaren sortzaile moduan dago sailkatuta.
Pantailak egiteko behar diran produktuen artean barioa, fosforoa eta kromoa be badagoz (danak oso kaltegarriak osasunerako), CPUan dagoan kromoa eta zelan ez, ordenagailuaren leku guztietan dagoan plastikoa eta honen ondorengoak be ez dira ...
Cleopatra
2004-04-30 00:00 Zinemea
Cleopatra Robertogaz ezkondutako eta semea nahiz alabea Buenos Airesetik kanpo daukazan irakasle jubilatua da; gizona behar barik lotu eta urte bi egin dauz lan baten bila. Orain arte, Cleok bizitzan beti jokatzen izan dau berarengandik itxaroten zan moduan: ama ona izan da, emazte leiala eta lagun kementsu eta arduratsua.
Sandra, ostera, besteek bere ordez egin daben guztia da: ospearen eta izenaren trenean doan telebistako izarra, guratsua, bulimikoa eta apur bat zoroa..., sakonean, babes barik sentitzen dan personea.
Gauzak holan, hirurogeita ...
Zatôichi
2004-04-30 00:00 Zinemea
Zatôichi Japoniako dramearen heriorik sonatuenetariko bat da. Japoniar guztiek dakie nor dan Zatôichi. Eta zuzendaria mito horretaz aprobetxau da “manga” komikien estetikearen bidetik doan film hau errodetako.
Oraindino Tarantinoren “Kill Bill” filma ikusi ez badozue, gomendio bat egin gura deutsuet: lehenago ikusi eizue pelikula hau eta benetan ulertu ahal izango dozue Tarantinok nondik atara dauan azken pelikuleari emoten deutson ukutu berezia; areago, samuraien tabernan izandako eszena guztiak Zatôichi-n agiri dan taberna zuloko giroari egindako keinu argia dira, parodia hutsa, hatan ...
Aste Santuko prozesinoak
2004-04-30 00:00 sarean
Sistema hau nahiko zahartuta egon da antza eta batzutan akatsak be sortzen izan dira; kontuak kontu, Esperantzako Kristoaren Kofradia teknologia barrietan ikertzaileak diran erakundeakaz hartu-emonetan jarri dira arazoa konpontzeko asmoagaz: “Instituto Andaluz de Automática Avanzada y Robótica” enpresako ingeniari talde bat arduratu da horretaz eta euren beharraren emoitzea ondokoa izan da: Kristoaren besoa errobotizau egin dabe eta horregaz lortu dabe emoten dauan bedeinkapena askoz be naturalagoa izatea. Beso errobotizau hau kontroletan daben elementu guztiek ia hamar kilo pisetan dabe (zaharra ...
Oporraldia, hori berba majikoa...
2004-04-30 00:00 eretxia
Mendebaldeko gizarteak bidaia maite dau. Bigarren mailan geratu da lana. Kanpoko lekuak, uriak, ganerako kulturak gura doguz gure begiakaz ikusi. "Aireak aldatu" gura doguz, gure eguneroko bizitza aspergarria atzean itxi eta bestelako esperientziak izan hemetik kanpo. 'Ebasinoa' da gure helbururik nagusiena. Beste nonbaiten gagozala egiten dogu ames. Eta ames hau oporretan bete beharko geunke. Ala ez. Gura genduana lortu dogu? Ez? Ez dau ardura, buruan euki doguzan asmo eta ideia guztiak baietz bete hurrengo oporraldian..., udan edo. Pazko astean oporretan ...
Tatin tartea
2004-04-23 00:00 Jan edanak
Osogaiak (6 errazinotarako)
Errege sagarra (reineta).
Azukerea.
Ura.
Gaileta-masea egiteko
300 gr. gurin.
300 gr. azukera-hautsa (glas azukerea).
300 gr. arrautza zuringo.
300 gr. urun.
Zelan egin
Lehenengo gaileta-masea egingo dogu, jalgiten itxi behar da eta. Bitartean, katilu baten osogaiak botako doguz, aurreko zerrendako ordena bera segiduz. Hau da, lehenengo gurinea pomada eran botako dogu. Gero, irabiagailuagaz lagunduta, astiro-astiro azukerea gehituko deutsagu; arrautza zuringoa ostean, eta akabuen uruna. Ondoren, hozkailuan itxiko dogu masea ...
“Elikagai funtzionalak” onuragarriak ete dira gure osasunerako?(I)
2004-04-23 00:00 Jan edanak
Elikagai natural askok osogai funtzionalak daukiez
Beraz, elikagai natural batzuk funtzionalak dirala esatea be posible da; horregaitik garrantzitsua da legeak apurka-apurka definizinoak argitzen eta zehazten joatea. Adibide moduan hurrengo elikagai naturalen berezitasun funtzionalak aitatuko doguz:
·Berakatza: minbizi batzuk eukiteko arriskua jaitsi, bihotzaren funtzionamentua eta hazurrak hobetu eta antibakteriano moduan jokatzen dau.
·Eztia: antioxidatzailea da, liseri aparatuko eta arnas aparatuko funtzinoak hobetu egiten ditu eta bakterioen kontrako efektua be badauka.
·Sojea: minbizi kasu batzuk eukiteko arriskua txikitu, bihotzaren funtzionamentua hobetu, menopausian ...
Ardaoaren eragin bakterizida infekzino gastrointestinalak sortzen dabezan bakteriakan
2004-04-23 00:00 Jan edanak
Ezaguna da soluzino azido batek eragin bakterizida daukala, alkohol graduazino handiko soluzio batek daukanaren antzera; dana dala, Salmonella enteriditis-egaz egindako ikerketa baten, ikusi zan ardao baltzaren eragin bakterizida handiagoa zala pH bereko eta alkohol gradu bereko beste edozein soluzinorena baino. Deigarria izan zan frogatzea zelan ardao baltzaren eragin bakterizida minutu gitxitan igarten zala eta mantentzen zala soluzinoak disolbatuak ziranean, beste soluzinoetan ez bezela.
Lan honetan konfirmau zan eragin bakterizida hori ardaoa baltza danean altuagoa izanda, horrek dituan polifenolakaz lotuta dagoala ...
Lehenengo Aberri Eguna
2004-04-23 00:00 Antxinakoak Geurera
Sabino Aranak idatzitakoa zan, 1882ko Berpizkunde Domekan, bere anaia zan Luis Aranagaz euren etxeko lorategian berbetan egozala konturatu zala bera zein zan bere benetako aberria. Esan geinke beraz egun horretan hasi zala Sabino Aranarentzat lan politikoa. 1932an ba, 50 urte beteten ziran eta hauxe zan euskal abertzaleek ospatu gura ebena.
Eguna esan dogun moduan urte horretako Berpizkunde Domekea zan, data aproposa euskal abertzaleentzat: bertan batzen ziran Jesukristoren berpizkundea eta herriaren berpizkundea, Euskal Herriarena kasu honetan. Zein egun aproposagoa ba katolikotasunagaz ...
2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (I)
2004-04-23 00:00 Bidaide
Jakarta
Ospitaletik alde egin ostean, astebete behar izan neban behar dan moduan osatzeko eta aldatz gora hasitako abentureari sasoi betean ekiteko. Ondorengo egunotako eguraldi gris eta euritsuak ez eban larregi lagundu eta animo aldetik nahiko baju ibili ginan.
Kontuak kontu, gaixotasunaren ondoren, indarbarrituta eta behar egiteko gogo handiagaz ibili nintzan. Bukittinggi, Sumatrako beste herri bat ez dot inoiz ahaztuko, izan be, bertan Rafflessia, munduko lore handiena eta Minangkabau kulturea, hierarkia matriarkalari eusten deutson bakarrenetakoa ezagutu genduzan.
Urriaren hasieran Jakartara heldu ...
'Literaturearen Zubitegia'
2004-04-23 00:00 Kulturea
Webgune batek arrakastea eukiteko diseinua eta ordena garrantzitsua dala dudarik ez dago. Ezaugarri hau oso kontuan hartu dau Susak. Holan ba, idazleen ganeko edukia ordena alfabetikoan topau geinke. Egile bakotxak bere web orria dauka eta bertan datu biografikoak dagoz, baita generoka sailkatutako bibliografia be. Bibliografia hori ‘aktibo’ moduan definidu dau Mikel Elortzak, hau da, idazleak berak sortu dauazan lanen zerrendea. Beste idazle batzuk idazle horren ganean sortutako testuen zerrendeari, barriz, bibliografia ‘pasibo’ deitzen deutse. Holan ba, Euskal Literaturearen historian eredu ...
Soziolinguistika Klusterra
2004-04-23 00:00 Kulturea
Euskerea berreskuratu eta normalizetako soziolinguistika garatzea derrigorrezkotzat jotzen dau erakunde barriak. Horretarako baliabide, azpiegitura eta baldintza egokiak egon behar dira. Behin oinarri honeek finkatuta, arlo jakin bateko enpresa, erakunde eta instituzinoen arteko loturea, hartu-emonak eta interesa bultzatu behar dirala dinoe klusterreko ordezkariek. Halan da be, zeregin hori gatxa izaten dala autortzen dabe, izan be, erakunde horreek euren artean lehia gogorra eukiten dabe sarritan. Gauzak holan, proiektua garatzeko alkarlanean behar egin behar dala onartu behar izan dabe lehenengo, eta gero beharrari ...
‘Internet eta Hiesa, Gizarte Birtuala’
2004-04-23 00:00 sarean
Sare elektronikoaren bidez eskeinitako zerbitzu honek aukera ugari emongo deutsoz gaixoari. Izan be, medikuakaz hartu-emon zuzena euki ahal izango dabe Interneti esker. Era horretara, mezu elektronikoak bialdu ahal izango deutsiez euren gaixotasuna tratetan dabizen profesionalei. Bestalde, solasguneak eta bideo konferentziak be egin ahal izango dabez. Konsultei jagokenean, edozein ordutan egin ahal izango dabez; medikuagaz zuzenean bat egiteko arazoak euki ezkero, mezua bialdu eta handik denpora gitxira jasoko dau erantzuna gaixoak.
Edozein proiektu aurrera eroateko derrigorrezkoa da profesionalen lan talde sendoa ...
Bermeoko arraina Interneten salgai
2004-04-23 00:00 sarean
Inoiz arrain enkante baten egon ez zarienok seguruenik imajinau be eztozue egingo zer dan ha. Ohituta ez gagozanoi atentzinoa gehien deitzen deuskun (eta egia esan, gitxien gustetan jakun) ezaugarria bertako usaina izaten da. Halan da be, negoziazino berezian bete-betean sartzen garenerako ahaztuta eukiten doguz komeri horreek guztiak. Proiektu barri honi esker, arrain-enkantean parte hartu gura dabenek ez dabe bertara hurreratu beharrik eukiko. Bertan dagozanek, barriz, pantaila itzelean segidu ahal izango dabez prezioen eta salerosketen nondik norakoak, baita ordenadore portatilen bidez ...
Fernando Ansoleaga: 'guri ez jaku gustetan sufrimenduaren eta odolaren morboan eragitea'
2004-04-23 00:00 Barriketan'Gure kreditua merezi dabe' Alkartasun Jaialdia
2004-04-23 00:00 Musikea
Egitaraua
Ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira eta arratsaldeko 18:00ak bitartean sarrerea dobanekoa izango da. Lehenengo ordu horreetan txikitxuenak izango dira protagonista, izan be, eurentzako ipuin kontalariak, antzerkia, jokuak, bideo emonaldiak eta bestelakoak izango dira. Dana dala, munduko dantzakaz gozetako eta herrialde desbardinetako produktuak probetako aukerea be egongo da txosnetan.
Musika jaialdia 19:00etan hasiko da eta sarrerea 25 eurotan egongo da salgai takilan; aurretiaz erosi ezkero, 23 eurotan eta BBKren txartel gorriagaz, barriz, 20 eurotan.
Taula ganean ondoko ...
Euskerazko eta nepalerazko eskubideen aldarrikapenak Ama Dablam-en
2004-04-23 00:00 Euskaldunak munduan
Ama Dablam sherpen sinboloa dala esan geinke. Andrazko baten lepoaren irudia daukan mendia (izenaren beraren itzulpena ‘Amaren Lepoa’ da) sakratua da eurentzat. Everest, Cho Oyu, Lhotse eta Makalu zortzimilakoak daukaz inguruan eta ederra dan arren, mendizaleen esanetan gatxa be bada. Ganera, oraingoan tontorrera ailegetako bide gatxenetik joko dabe, hego-mendebaldeko bidetik hain zuzen be. Bide horretatik 1953. urtean espedizino britainiar bat saiatu zan, baina ez eben lortu eta 5.700 metrora ailegau ostean bueltea emon eta etxera etorri ziran. 1961ean talde ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1800
1801
1802
1803
1804
1805
1806
1807
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...