Robotak mediku lanetan
Gotzon Plaza,
informatikoa
Pelikuletako irudietan lez, Londoneko Paddingtonen dagoan St Mary ospitaleko pasabideetatik robot-medikuak dabiz: ‘Sister Mary’ eta ‘Doctor Robbie’, hain zuzen be.
Hazur haragizkoen antzera, gaixoen gelatatik pasetan dira euren egoerea zein dan jakiteko. Gaixoek, robotakaz berba egin ahal izango dabe: galderak egin eta zuzenean erantzuna eukiko dabe. Dana dala, fikzinozko filmeetakoak baino eskasagoak dira eta autonomiarik bakoak. Auto telegidatuen antzekoak ei dira robotok: benetako mediku edo erizaina dago eta beronek mobiduko dau robota joystick bat erabiliz. Medikua kontrol-gelan egongo da eta erronda berezia egingo dau lagun metalikoagaz.
Robotek monitore bat daukie eta bertan gaixoak giza arpegi bat ikusiko dau eta aurpegi horri luzatuko deutsoz galderak eta ardurak (sikologoen esanetan, oraindino ez gagoz bape ohituta holako tramankuluari berba egiteko eta hori dala eta gaixoari konfidantza gehiago emoteko, robotaren monitorean giza arpegi bat erakusten dabe). Robotak mikrofonoa eta kamarea daukaz eta gaixoaren berbei medikuak (benetako medikuak) erantzungo deutse.