Zinea  IV. urtea // 112. zenbakia

Star Wars-en azken filmak 50 miloe dolar batu ebazan lehenengo egunean


Joseba Terreros

Revenge of the Sith filmak 450 miloe dolar batu ebazan AEBetan eta Kanadan pantailaratu zan lehenengo egunean. Hirugarren eta azken atal honetan kontetan dana 1977an filmatutako Star Wars filmeko istorioaren aurrekaria da.

Filmak 50,01 miloe dolar eskuratu dauz herrialde bi horreetako 3.660 zinema-aretotan. Revenge of the Sith 2003. urtean hasi zan filmatzen, eta aurten amaitu da. George Lucasek, atzera be, aurreko filmeko hiru protagonistakaz egin dau behar; Natalie Portman, Ewan McGregor eta Hayden Christensen aktoreakaz, hatan be.

Orain arteko errekorra Shrek 2 pelikuleak lortu eban 2004. urtean. 44,8 miloe dolar batu ebazan animaziozko filmak orduan. Horrezaz ganera, El ataque de los clones pelikuleak 30,1 miloe dolar lortu ebazan orain dala hiru urte.