Sarean  IV. urtea // 111. zenbakia

Badator PlayStation 3


PlayStation 2ren arrakastea

Orain bost urte plazaratu eban Sonyk PlayStation 2. Mundu mailako arrakastea itzela izan zan eta, gaur egun, bideokonsolen artean gehien saltzen dana da.

Bideokonsolen negozioa ezinbestekoa da enpresa japoniarrarentzat, ganerako arloetan beherakadea nabarmena izan da eta. Horregaitik, hainbeste diru eta lan inbertidu ditu datorren urtean salgai egongo dan produktu barrian eta, aurrekoaren arrakastea ikusi ostean, barriak be erantzun ona izango dauela aurreratu daiteke.

Bizkaie!

Microsoft eta Nintendo enpresek euren bideokonsola barriak aurkeztu ostean, Sony enpresa japoniarrak PlayStation 3 plazaratuko dauela iragarri dau. Produktu barriak Xbox 360 eta Nintendo Revolution bideokonsolakaz lehiatu beharko dau datorren urtean.

Holan, Sonyk, Nintendok legez, Microsoftek baino beranduago merkaduratuko dau produktu barria (Xbox 360 urte amaieran erosi ahal izango da mundu guztian).

Japoniarrek euren produktua Microsoftena baino hobea izango dala dinoe, prozesetako abiadurea bikotxa eukiko ei dauelako. Interneten arinago ibilteko aukerea, kablerik barik sarean sartzeko aukerea eta edonora eroateko moduko disko gogorra eskainiko ditu PS3k, bideojoko aurreratuenakaz olgetan orduak eta orduak egon ahal izateko aukereaz ganera.

Bideokonsoleak Blu-Ray teknologia izango dau, Sonyk datozan urteotan DVDen mundurako aurreikusita daukan aurrerapenera egokitutako teknologia hain zuzen be.