Brigada Kriminalen dekalogoa
Kontzertuak
Daborduko euren herrian, Barakaldon eta Orbaizetan eskaini dabez kontzertuak eta hona hemen aurrerantzean eskainiko dabezanen zerrendea:
Maiatzak 27: Bonberenea, Tolosa (Gipuzkoa)
Bagilak 3: Beasaingo gaztetxea (Gipuzkoa)
Bagilak 4: Arrsateko 360 aretoa (Gipuzkoa)
Bagilak 24: Tolosa (Gip) + Sex Museum
Bagilak 29: Araia (Araba)
Garagarrilak 2: Aia-Ataun (Gipuzkoa)
Garagarrilak 19 Añorga (Gipuzkoa)
Bizkaie!
‘Gure Mandamentuak’. Izenburu horregaz jatorku Brigada Kriminal taldearen bakarkako lehenengo lana. Aurretik kolaborazino ugari egin dabez, ezagunena Gor disketxearen magalean ‘Osti Bi’ taldeagaz egindakoa. Oraingoan be, disketxe beragaz jatorkuz.
Lazkaoko taldeak pasino bat dauka: Rock´n Rolla. Disko honetan euren ‘dekalogoa’ jaso dabe, 12 kantaz osotutako dekalogoa. Punk estiloa be igarri leike abesti zorrotz eta zuzenetan. Hardcore amerikarrari be keinu egin deutse Haritz Artola ahotsak, Joseba Arza bateriak, Iker Arza bajuak eta Aitor Aldanondo gitarreak. Kolaborazinoak izan dabez, Belas (ahotsak), Olatz Estensoro (teklak) eta Xabi Lekuona (letrak) berbarako.
Lehenengo singlea diskoko laugarren kantea da, ‘Euskal eskubia’. Gainontzeko hamar kantak euskeraz eta gaztelaniaz dagoz eta tartean bersino bat be topau geinke (‘Heroia’), Frenopatiks taldearen kanta batena. Danetara 36 minutu irauten dau diskoak.