Hiru Truku taldearen agurra
Bizkaie!
Hiru disko argitaratu ondoren, Joseba Tapiak, Ruper Ordorikak eta Bixente Martinezek osotzen daben Hiru Truku taldeak agur esan dau eta kideak beste proiektu batzuei ekingo deutse. Halan da be, ez dabe baztertu etorkizunean beste proiekturen bati ekitea.
1994an plazaratu eben lehen diskoa, 'Hiru Truku 1' izenagaz. Handik hiru urtera, 'Hiru Truku 2: Mendebaldeko Euskal Kantak' kaleratu eben, eta igazko zemendian Nafarroako Kantu Zaharrak diskoa atara eben. Makinatxu bat kontzertu eskaini dabez urteotan eta oraintsu be ibili dira, OƱatin zehatz esateko.
Euskal Herriko kanta zaharrak batu eta berreskuratzeko asmoagaz ekin eutsen proiektu honi Ondorikak, Tapiak eta Martinezek. Kaleratutako hiru disko horreekaz eginbeharra bete dabelakoan dagoz, eta beraz, orain beste gauza batzuk egiteko astia hartu gura dabela adierazo dabe.