'Hizkunea' , soziolinguistikako aldizkari elektronikoa
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak 'Hizkunea' izeneko soziolinguistikako aldizkari elektroniko barria jarriko dau martxan. Soziolinguistikearen inguruko gai eta ezaguerak zabaltzeko helburuagaz sortuko da agerkaria. Aldizkaria irakurri ahal izateko http://www.euskara.euskadi.net helbidera jo beharko da.
Aldizkariaren ale bakoitxa lau ataletan egituratuko da; horreen artean egile ezagun batek idatzitako artikulu nagusi batek izango dau garrantzi gehien. Argitalpenen albisteak, ikerlanei buruzko barriak eta gertakizunen agendea izango dira agerkariaren ganerako osogaiak.
'Honelako argitalpen dinamiko bati jagokon legez, atalok astero, hamabostero zein hilero eguneratu daitekez, albisteek eskatzen dabenaren arabera', azaldu dabe Hizkuntz Politikako Sailburuordetzako iturriek.
Nortasun-ezaugarriak galdu barik eta Euskal Herrian argitaratuko dan aldizkaria dala ahaztu barik, edozein eremu geografikotan soziolinguistikearen arloko barriak jasoten dituan argitalpena izango da 'Hizkunea'. Euskeraz eta ingelesez argitaratuko da. Ganera, orrialde nagusia eta artikuluen laburpenak frantsesez eta gaztelaniaz egongo dira.