Arrainak gatzetan erreta
Arrainak gatzetan erreta
Osogaiak: (2 lagunentzat)
800gr.ko dorada bat
gatz lodia
ura
oliba-orioa
bi berakatz ale
gindila bat
sagar ozpina
Zelan egin:
Arraina garbituko dogu lehenengo, ahalik eta osoen itxita. Bitartean, labea berotzen jarriko dogu, 200ºtara. Ostean, laberako plaka bat hartu eta gatzez beteko dogu beheko alde osoa, zentimetro bat gatz gitxi gorabehera. Ur apur bategaz bustiko dogu arraina jarri baino lehen eta, gero, danari botako deutsagu gatza eta barriro be ur apur bategaz busti.
Labara sartuko dogu plakea, 15 minutuz. Ondoren, labatik atara eta ikusiko dogu zelan gatza plaka bat egin dan, uraren laguntzinoagaz. Plakea golpe batzukaz apurtuko dogu, arraina garbi ixteko. Prozesu hau koilara baten atzeko aldeagaz egin geinke.
Espatula biren laguntzinoagaz eta kontu handiz, arraina mahaira eroango dogun platerera atarako dogu. Bitartean, oliba-orioa eta berakatza jarriko doguz surtan. Kolorea hartzen dauen bitartean, arrainari ozpin apur bat botako deutsagu. Gero, berakatzak koloretxua daukanean, gindilea gehitu eta arrainari botako deutsagu dana. Holan, prest dago jateko. On egin.
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo irakurleok. Gaurkoan arraina egiteko beste era bat ikasiko dogu. Gatzetan erreko dogu eta esan beharra dago arrain mueta ugarigaz egin geinkela hau. Gatzetan gehien erreten dan arraina urraburua edo doradea da. Beste arrain mueta batzuk be erre daitekez, lupina eta bisigua berbarako. Arrain urdinak izan behar dira beti, okela gogorragoa eta koipe gehiago daukielako.
Erreteko teoriak arrain guztientzat bardinak diran legez, hona hemen jarraitu beharreko pausuak: