Sarean irainek zigorra daukie
Gotzon Plaza,
informatikoa
Etxeko ordenadorea nahikoa da norberak bere web personala egiteko eta gero Sarean ipinteko. Jakina, Sarean egonda edozein sartu leiteke bertara. Baina gauza bat da bateren bat sartzea gure webgunera eta beste gauza bat, barriz, edozer gauza esatea bertan. Sevillako jente xelebreak esaten dauen lez ‘una coza ez una coza y otra coza ez otra coza’.
Gure protagonistea Iruñeako 20 urteko ikasle gazte bat da. Honek bere webgune personala egin dau. Orain arte oso normala baina bertan irakurri daitekezan irainak ikusita, Guardia Zibilak orrialdea Saretik kendu eta gure ikasleari zigorra ezarri deutse, 1.200 euroko multea eta 5.400 euroko indemnizazinoa, aitatutako orrialdean irakasleak eta ikaskideak iraintzeagaitik. 'Ballena con piernas', 'gordo cabrón', 'animal prehistórico' edo 'mal capullo' lako xelebrekeriak Interneten ipintea ez da bromea eta kasua aztertu dauen epailearen berbetan, gauza bat norberaren eretxi personala da baina beste gauza bat eretxi horreek jentaurrean eta Sarean ipintea. Kontuz, beraz, Sarean idazten dozuenagaz...