Baloiak esango deusku gola izan dan ala ez
Probak
Irailaren 16tik urriaren 2ra Perun 17 urtetik beherakoen Mundiala izango da eta bertan egingo ditu probak FIFAk sistema barriagaz. Horretarako, bertako lau kidek eta lau alkarte britainiarrek osotzen daben nazinoarteko zuzendaritzeari baimena eskatu beharko deutso.
Blatterrek berak autortu dau ez jakozala kamerak gustetan, ‘ez dabezalako golen inguruan sortutako zalantzak argitzen’.
Bizkaie!
Datorren urteko Alemaniako Munduko Kopan, baloia atean sartzen dan bakotxean epaileak abisua jasoko dau, baloiak berak bialdutako abisua. Askotan egoten dira baloia ate barruan sartu ete dan ala ez argitzeko zalantzak. Erabagi hori epaileek hartu behar izaten dabe, berehala, askotan baloiaren norabidea zein izan dan lar ondo ikusi barik. Hori guztia ebitetako, Adidas eta Cairos konpainiek eta Fraunhofer institutu alemaniarrak ‘baloi jakintsua' plazaratuko dabe.
Sepp Blatter FIFAko presidente suitzarraren esanetan, baloiak sentsore bat daroa barruan. Baloiak ateko marrea pasetan dauenean, mikroprozesadoreak seinalea bialtzen deutso epaileari, gola izan dala jakinarazoteko. Holan, epaileak momentuan bertan eta ziurtasun osoz jakingo dau baloia noiz sartzen dan ate barruan. Jakina da baloia osorik egon behar dala marraz bestalde (ate barruan) gola izateko baina, askotan, jokaldiak ez dira oso argiak izaten eta epaileak ez dau erabagia ziurtasun osoz hartzen.
Blatter presidente suitzarraren esanetan, baloia atean noiz sartzen dan abisua emoten dauen mikroprozesadorea prest egongo da 2006ko Alemaniako Munduko Koparako.