Gailetak, pastelak, kakaoa eta txokolatea
2003-03-15 00:00 Jan edanak
Hori guztia gogoan hartuta, ondoko kontuak azpimarratu geinkez: energia, azukera, koipe eta estimulatzaileetan aberatsa danez, jaten dogun txokolate kopurua kontrolau egin behar da eta gehiegi jatea ez da komenidu. Aitatutako berezitasun horreengaitik hain zuzen be, oso ona da energia asko behar dogun egoeretarako, berbarako mendian gabilzanerako; beste kasu batzuetan, esnea gustetan ez jaken umeakaz, esnea edan daien errekurtso ona izaten da kakaoagaz nahastetea.
Txokolatea ona da neurriz kontsumidu ezkero: umeei gosarian edo meriendan txokolatea emotea errekurtso ona izan daiteke baina ...
Wireless edo kable bako konekzinoak
2003-03-15 00:00 sarean
Teknologia honen alde txarrak
1.- Distantzia
Egoitza eta antenen arteko distantzia handia danean, seinalea ez da helduko edo kalidadea ez da hain ona izango. Orain dala gitxi, Kanarietan egindako saio baten orain arte lortu dan kable bako konekzino luzeena egin da (Tenerifetik Gran Kanariara: 70 km.). Telebista eta telefonoakaz legez, antenak erabilten dira, bialdutako seinalea errepetiduteko eta leku batetik besterako bidea jarraitu daian. Teknologia honetarako erabilitako antenak norabide bakarrekoak eta norabide anitzekoak dira. Telebista eta eskuko telefonoen seinaleagaz pasetan dan ...
'AEKgaz herri bat geroa lantzen'
2003-03-15 00:00 Kulturea
Korrikearen Amaierako Jaia
Iruñeako Udalak ukatu egin deutso AEKri, apirilaren 13an Iruñeako erdigunean Korrikearen azken jaiko ekitaldiak egiteko baimena. Debekurako arrazoien artean, honakoak aitatu ditue: azpiegitura guztia instaletako eta kentzeko denpora asko behar dala, jente asko batuko dala eta leku asko okupauko dala. Atxakia huts eta merkeak AEKren esanetan.
Bizkaie!
Euskal heraldika eta genealogiaz
2003-03-15 00:00 Euskaldunak munduan
Gai honetaz gehiago jakiteko, hona hemen Mikel Belaskoren artikulua:
'Abizenak eta grafiak'
Gaur egun, gure herrietako izenak, persona izenak eta abizenak, agiri ofizialetan idatziz jaso dira eta arau zorrotzek arautzen dabe euren erabilerea. Dana dala, hau guztia nahiko barria da. Berbarako, Nafarroako herri baten izenaren antxinatasuna 1.500 bat urtekoa da eta 1.000 bat urtean izan da idatzia; era berean, etxe batena orain 500 edo 600 urtekoa izaten da eta denpora tarte horretantxe idatzi da. Halan da be, euskal ...
Alex Sardui (Gatibu): 'ez dogu behar justifikazinorik bizkaieraz kantetako, geurea da eta'
2003-03-01 00:00 Kulturea
8. Alboka doinuak, kitarrak, Alexen ahots berezia...; Exkixutik zer hartu dau Gatibuk?
Albokaria eta neu; ez da gitxi. Ahotsarena erreferentzia handia da, ahotsa aldatzerik ez dago eta jenteak erreferentzia hori izaten dau. Exkixuren gogoa be hartu dau Gatibuk, eta jakina, sasoi haretan hartutako esperientzia be ona izan da proiektu hau aurrera atarateko.
9. Diskoaren grabazinoan laguntzaile asko izan dozuez eta deigarrienak beharbada, Extremoduroko Robe eta Platero y Tu-ko Fito. Kantu banatan euren ahotsak baino ez dira entzuten, eta hori ez ...
Milaka laguni esker, Bizkaie! aurrera
2003-03-01 00:00 BarriketanMusikearen eta kulturearen ganeko gogoetak
2003-03-01 00:00 Musikea
Kulturea diru iturri?
Kultureak ez dau dirurik emoten eta hortxe dago arazoa. Berez kultureak ez leuke diru etekinaren itzala alboan izan beharko, kulturea defizitarioa izan beharko litzateke definizinoz, ondasun publiko bat baina argi dago musikeari jagokonez behintzat, teoria hori errealidadetik urrun dagoala. Musikea negozio bihurtu da eta negozioaren -tasun edo -keria hori galtzen joan dan neurrian, ardurea eta urduritasuna handitzen joan dira orain dagoan punturaino. Erreakzino ugari sortarazo zituan orain dala gitxi Alaska ospetsuak egindako adierazpenak: 'Ez dot aitzen zelan ...
Zertarako berba gehiago?
2003-03-01 00:00 eretxia
Horixe da, irakurle, gaur hasitako nire ibilbidearen helburua. Lortu ala ez, aparau ala huts egin, denporeak esango dau. Mila esker, irakurle, bidaide izatearren.
Iñaki Atxutegi
Makailao brandadea entsaladeagaz
2003-03-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Brandadea egiteko, kazola batean ipiniko doguz esnea eta ura biak nahastean. Likido horretan sartuko doguz patatak egosten joan daitezan gatz apur bat botata. Bor-bor hasten danean, 20 minututan eukiko dogu bertan egosten eta behin denpora hori pasetan danean, lapikoa surtatik atara. Behin kazolea kanpoan dagoala, makailaoa bertara bota behar da eta lehendik izango dauen beroagaz makailaoa egingo da. Prozesu hau bost bat minutukoa izango da, ez gehiago. Ondoren iraztontzi batetik pasau eta, era horretara, alde batetik, makailaoa patatakaz ...
Amets zoroaren lehenengo pausuak
2003-03-01 00:00 Antxinakoak Geurera
'Eguna' egunkariak ez eban asko iraun. Gerreak jarraitzen eban bidearen eraginez, 1937ko bagilaren 13an ikusi eban bere azken zenbakia, 139.a. Ezusteko galanta izan zan, azken ale honetako azalak amaiera honen barririk ez emoteak erakusten dauen moduan. Gero, tarte luzea: 53 urte pasau ziran barriro amesa gauzatzeko.
'Egunkaria', ames zoroa, errealidade bihurtzen daben guztiei
Asier Madarieta eta Iñaki Goiogana,
Euskal Abertzaletasunaren Museoko eta Agiritegiko teknikariak.
Disketteari agur!
2003-03-01 00:00 sarean
Disketeei agur, 'memory bird' izenekoei ondo etorri
Ekipo barrietan aukera nahiko garbia dogu merkatuan: alde batetik, CD-ROM sistema ezaguna eta, bestetik, USB memoriak, sarritan 'memory bird' izeneko tresnak. 'Memory bird' da Dell enpreseak eskaintzen dauen sistemea disketeak ordezkatzeko: oso txikiak dira, boligrafo baten antzekoak eta, pisu gitxikoak, nahikotxu memoriadunak eta horrezaz ganera, prezio merkeko tramankuluak dira.
Honezkero, informatikako edozein dendatan topau geinkez 20-30 euroan (Dell enpresearenak) edo karuagoak (Compaq markakoak); gure ordenagailuan klabija bategaz eranstea da bidea 'plug and play ...
Begoña Bilbao: 'bizkaiera estandar pobrerik ez dogu behar'
2003-03-01 00:00 BarriketanMaroko (I)
2003-03-01 00:00 Bidaide
Testua eta argazkiak,
Zigor Aldama
OHARRA / BIZKAIE!:
Zigor Aldamaren 'Asiako Hego-ekialdea' izeneko erakusketea ikusgai dozue Leioako Campuseko Erakusketa Aretoan, zezeilaren 18tik martiaren 12ra. Danetara, 70 argazki eta handik ekarritako gauzak dagoz ikusgai.
Gozotzaileak: azukerea eta eztia
2003-03-01 00:00 Jan edanak
Elikagai bera izan arren jatorria desbardina izan daitekela aitatu dogu gaur eta arlo honetan persona bakotxaren eretxiak eta jarrerak errespetagarriak dira. Gai honegaz lotuta, Jean Trémoliér handiaren esaldi bat aitatu gura deutsuet horren inguruan gogoeta egin edo besterik ez bada be, kuriosidade hutsagaitik irakurri daizuen:
'Hasiera baten txarrikiaren inguruko tabua artzain nomadentzako zera izan zan, arerioaren -egipziar nekazarien- elikagaia ukatzea. Gaur egunn, elikagai naturalen mitoa, bizimodu industrializatuaganako ukapena izan daitekee, elikagai bat jaterakoan elikagai hori sortu dauen zibilizazioagaz bat egiten ...
Santutxu dantzan
2003-03-01 00:00 Bertsolaritzea
Santutxu dantzan
Doinua: Dantzari Dantzako Aitte San Migel
1
Mende erdi da Karmelo elizan
sortu ebela Gaztedi,
zuok atara kontuak baina
nahiko iruditzen jat neuri.
Nahiz ta ordutik pasau dabezan
hamaika mila komeri,
gauza fuerte bat kontau behar dot
arnas hartu ta eseri.
2
Egia esan Gaztedi legez
ez dago hainbeste talde,
Euskal Herria dantzan jarri dau
puntaz punta, aldez alde.
Orain fraileek eta udalak,
zergaitik eureri galde,
lokaletatik bota nahi dabe:
fuera, hanka, ospa, alde!!
3
Fraileen laguntzaz sortu ...
Kaliforniako ardaoak
2003-03-01 00:00 Jan edanak
Zorionak Mikel Garaizabal
Mikel Garaizabal enologo eta Bizkaie!-ko kolaboratzaileak idatzitako 'Mahatsaren orpotik dator. Euskal Herriko ardoak' gida eta hiztegia Gourmand Worl Cook Awards 2002 sarietarako proposatu dabe.
Ardaoaren ganean euskeraz idatzitako lehenengo liburua da eta aitatutako sarietan hautagai izateko euskeraz idatzitako liburu bat aukeratzen daben lehenengo aldia.
Sukaldaritza eta ardaoen ganeko argitalpenen nazinoarteko lehiaketa bakarra da hori eta esan daiteke ardaoen ganeko liburuen 'Oskarrak' dirala. Aurten, 60 herrialdetako eta 40 hizkuntzatan idatzitako 3.500 liburu aurkeztu dira.
Hezkuntza arloko ...
Euskaldunak Txile, Kalifornia eta Nevadan
2003-03-01 00:00 Euskaldunak munduan
Kaliforniako San Franciscoko Kultur Etxearen 21. urtebetetzea
AEBetako San Franciscoko Euskal Kultur Etxeak 21. urteurrena ospatu dau oraintsu eta berenberegi preparautako ekitaldiak ugari izan ziran. Ospakizunaren harian, NABOren (Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Erakundea) neguko topaketea be bertan egin eben. Eguneko aztergaien zerrendan gai asko jorratu zituen baina garrantzitsuenetakoa Euskadin datorren garagarrilean egingo dan Euskal Kolektibidadeen Nazinoarteko Kongresura joango diran ordezkarien aukeraketea izan zan.
San Franciscoko Euskal Kultur Etxearen 21. urteurreneko ekitaldien artean kirolak be aparteko lekua izan eban eta oso ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1796
1797
1798
1799
1800
1801
1802
1803
...
1812
1813
1814
1815
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa