Musikea  IV. urtea // 114. zenbakia

El Consorcio taldearen disko barria plazan


Bizkaie!

El Consorciok, Amaya Urangak, Sergiok eta Estibalizek, Carlos Zubiagak eta IƱaki Urangak osotzen daben taldeak disko barria merkaturatu dau Mexikoko eta Espainiako autoreen bersinoakaz: 'De ida y vuelta' izenburukoa. Mexikora egiten dabezan joan-etorri ugariei musikea jarri gura izan deutse, eta herri haretako zein Espainiako hainbat autoreren bersinoak egin dabez.

Diskoak 13 kantu ditu, besteak beste, 'Soy lo prohibido' Roberto Cantoral konpositorearena, 'Se me hizo facil' Agustin Lararena, 'La media vuelta' Jose Alfredo Jimenez Sandovalena eta 'Paloma, paloma negra' Tomas Mendez Sosarena.

Espainiako autoreen bersinoen artean, barriz, 'El sitio de mi recreo' Antonio Vegarena, 'La calle del olvido' Enrique Urquijorena eta 'La lluvia nunca vuelve hacia arriba' Pedro Guerrarena dagoz.

Boskote bizkaitarrak diskoa aurkezteko birea oraintsu hasi dau eta datozen hilebeteetan Penintsulako hainbat uritan joko dabe. Gurean, abuztuaren 21ean Bilboko Aste Nagusian emongo dabe kontzertua eta irailaren 3an Plentzian.