Jan-edanak  IV. urtea // 114. zenbakia

Txipiroiez betetako piper berdeak


Txipiroiez betetako piper berdeak

Osogaiak: (4 lagunentzat)

 24 piper berde (ez oso txikiak)
 oliba-orioa (prijiduteko beste)

Txipiroien betea egiteko:

 50gr. gurin
 kipula erdi bat, txiki-txiki eginda
 200 gr. txipiroi, garbituta eta txikituta
 50 gr. urun
 litro erdi esne
 gatza
 piperrauts zuria

Txipiroi-saltsea egiteko:

 4 koilarakada oliba-orioa
 berakatz ale bat
 kipula bat, txikituta
 txipiroi-tinta boltsatxu bi
 ardao zuri apur bat
 1/4l. salda
 gatza

Zelan egin:

Lehenengo, txipiroien betea preparauko dogu. Horretarako, lapiko batean gurina jarriko dogu desegiten. Gero, kipula erdia sueztitzen jarri eta txipiroi txikitua ganeratuko deutsagu. Prest dagoanean, uruna bota eta ondo nahastauko dogu, bolatxurik urten ez daiten. Bitartean, esne beroa prest eukiko dogu biak nahastetako (astiro botako dogu, bueltak emoteari itxi barik). Irakiten bost edo sei minutu eukiko dogu, gatzez eta piperrautsez puntuan jarri ostean. Amaitzeko, plater sakon batera bota eta hozten itxiko dogu.

Txipiroi saltsea egiteko, lapiko batean jarriko dogu oliba-orioa eta berakatza, kolorea hartzen. Gero, kipulea botako dogu eta sueztitzen itxiko dogu dana. Ostean, ardao zuria botako dogu saldeagaz batera, baita txipiroi tintea eta gatz apur bat be. Hamar bat minutuz egosten itxiko dogu, su gitxigaz. Ostean, turmix-etik pasau eta barriro be irakinarazoko deutsagu, gatzean puntuan jarri ostean.

Piper berdeak egiteko, piperrak oriotan prijiduko doguz. Normalean baino gordinago itxiko doguz eta, horretarako, oriotatik atara eta segiduan ur hotzetan (izotzakaz bada, hobeto) sartuko doguz. Amaitzeko, haziak kendu eta barrua beteko deutsague.

Mahaira atarateko, piperrak laban berotu ostean jarriko doguz platerean. Ostean, saltseagaz apainduko dogu. Alboan, gura izan ezkero, pitxer bat jarriko dogu saltsa gehiagogaz.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleak. Gaur, sasoiko produktu bigaz egingo dogu lan. Bata ortutik ataratakoa da eta bestea, itsasotik. Ortutik piper berdeak jatorkuz eta itsasotik txipiroiak. Oso produktu onak dira alkarregaz preparetako. Goazen, ba, suetera, plater hau zelan egin ikustera.