Dantza-ikastaroa Australian
Bizkaie!
Garikoitz Otamendi 25 urteko mutil donostiarra eta Lael Uberuaga 18 urteko neska euskal-amerikarra Australian izango dira aurtengo udan dantza-ikastaroa eskaintzen.
North Queensland Euskal Etxeak antolatu dau ikastaroa. Townsvillen dago euskal etxearen egoitza eta han izango dira eskolak. Irakalse lanetan Garikoitz eta Lael ibiliko dira. Garikoitz donostiarra da eta urte asko daroaz euskal dantzearen inguruko ekitaldietan parte hartzen. Boisen be izan da, urte bitan ganera, dantzan, urtero antolatzen dan Jaialdi ekitaldian. Eta bertakoa, Boisekoa da, hain zuzen be, Lael neska gaztea. Hamazortzi urte ditu, jatorri euskaldunekoa da eta Boiseko dantza-taldeko (Oinkari) partaidea da.
Gehien bat, australiako euskal etxeko gazteei zuzenduta dago ikastaroa. Talde bi izango dira: 8-9 urte bitartekoak eta nerabeak. Ikastaroa aste honetan bertan hasi da eta garagarrilaren 9an amaituko da. Egun horretan, Running the Bulls jaian egingo dabe ekitaldia dantzariek, Iruñeako San Ferminen omenez antolatutako jaian.