Musikea  IV. urtea // 114. zenbakia

Izarrak ugari Bilboko Aste Nagusian


Kontuak kontu, lehenengo zapatuan, abuztuaren 20an, Botika Zaharreko eszenatokian Iggy Pop izango da izarra. Detroiteko musikaria rock’n’rollaren azken hamarkadetako joan-etorria ulertzeko ezinbestekoa musikaria da. Orain urte bi Gasteizeko Azkena Rock jaialdian ikusteko aukerea izan genduan eta ez bera bakarrik, The Stooges taldeagaz batera baino. Pop jn.aren kontzertuak rock’n’roll deskargak izaten dira, indarrez eta energiaz beteak. Uribitarteko eskenatokian egun berean Asier Bilbao izango da eta Plaza Barrian reggae doinuak Alton Ellis eta Kenney Konts-en eskutik.

Domekan (21), barriz, Carlinhos Brown bigarrenez izango dogu Bilbon -Botika Zaharrean-, eta baita La Banda eta Sandra Luna be.

Bestetik, azken boladan “reggaeton” doinuak modan dagoz gazteriaren zati baten artean, doinu latino sexualak eta dantzagarriak; horretan, maisuen artean maisu handiena eta ospetsuena Don Omar dogu eta berau izango da Botika Zaharrean astelehenean (22). Uribitarten, barriz, El Consorcio talde bilbotarrak disko barria aurkeztuko dau. Folk doinuak maite dabezanentzako hitzordua Plaza Barrian izango da Dronadar taldeagaz.

Martitzenean (23), M'clan taldea, la Boss eta Hiru Truku-ren doinuak entzuteko aukerea izango da eta eguaztenean (24), Antonio Orozko kantari arrakastatsua hurreratuko da Bilbora. Egun berean, Uribitarteko pasealekuan Luz Casal izango da. Edozelan be, egun honetako kontzerturik interesgarriena Plaza Barrian izango da New York Ska Jazz Ensemble talde guztiz gomendagarriaren eskutik, goi mailako jazz eta ska doinu dotoreak eskaintzen dituan taldearen eskutik.

Eguenean (25), Botika Zaharrean espainiar pop taldeen txandea izango da: El Sueño de Morfeo eta La Sonrisa de Julia. Uribitarten Los Pecos izango dira eta Plaza Barrian flamenko doinuak Son de la frontera taldeagaz. Astegoienaren atarian (26), Orishas taldearen doinu latino beroak entzungo dira Botika Zaharrean, Ken 7 eta Gari izango dira Uribitarten eta Brasileko soinuak Rosalia Souza kantariagaz Plaza Barrian.

Aste Nagusiko kontzertuen azken egunean (abuztuaren 27an), Fangoria taldea izango da Botika Zaharreko izarra eta eurekaz batera Bilboko Chico y Chica bikoteagaz be gozetako aukerea egongo da. Uribitarten Luis eta Santiago Auseron anaiakaz jentetza handia batuko da segurutik eta Plaza Barrian Jimmy Bsoch Mark Thonay taldeagaz.

Gotzon Uribe

Aurten be Bilboko Udalak kontzertu moltsoa antolatu dau urian zehar zabaldutako zenbait eszenatokitan. Oro har, euskal talde gitxi izango dala aurtengo Aste Nagusian nabarmenduko neuke.