Kulturea  IV. urtea // 114. zenbakia

Xabiroi, gazteentzako komikia euskeraz


Bizkaie!

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoak oraintsu aurkeztu dau Xabiroi izeneko komikia. Puntako marrazkilariak eta gidoigileak (Manu Ortega, Guaikaipuro, Patxi Pelaez, Joxean Muñoz, Juan Luis Landa, Asisko, Dani Fano, Iñaki G. Holgado, Olier, Marko, Harkaitz Cano...) daukiez komikia egiteko eta helburua nerabeek euskerazko literatura grafikoa eskura izatea da.

Ikasturte bakotxean hiru zenbaki egingo dabez eta ikastolen aldizkariagaz banatuko dabez aleak. Lehenengoak ikusi dau argia daborduko, aurkezpen legez. Hurrengoa aurtengo urrian kaleratuko dabe. Bestea datorren urteko zezeilean eta azkena bagilean.

Kontuan hartuta komikia lako euskarriek euskereren erabilerea sustatzeko balio dabela, ekimena garrantzitsua dala esan geinke. Gazteak euskerara erakartea da helburua, batez be gaztelaniazko munduan bizi diran gazte horreek.

Xabiroiren oinarrien artean, euskera egokia erabilteak pisu garrantzitsua dauka. Lagun arteko hizkerea entzun beharko dabe horretarako gidoigileek; gero, hori jaso eta kaleratuko dabe. Edukin guztiak euskeraz izango dira.