Musikea  IV. urtea // 109. zenbakia

Ken Zazpik lan barria aurkeztuko dau datorren astean


Kontzertuak:

- Maiatzaren 13an, Ermuan.
- Maiatzaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian.
- Maiatzaren 20an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
- Maiatzaren 21ean, Azkoitian.
- Maiatzaren 28an, Andoainen.

KEN 7 taldeak 'Gelditu denbora' izeneko lan barriarren grabazinoa amaitu eban pasa dan apirilaren 9an, Andoaingo Garate Studiosen. Bizkaitarren hirugarren diskoa akustikoa izango da eta maiatzaren 16an ikusiko dau argia. 'Gelditu Denbora' honetan kanta barriak eta Ken 7ren beste hainbat doinu ezagunen birmoldaketak tartekatuko dira, batzutan soka laukote batek lagunduta. Lagunarte goxoan grabautako 13 kanta honeekaz batera, 'Zapalduen Olerkia' kanta barriaren bideoklipa be grabau dabe. Ganera, kanta bi katalaneraz grabau dabez, herrialde horretan kaleratuko dan edizino bereziari begira.

Disko akustiko honen ostean, 2006rako disko elektrikoa atarateko asmoa daukiela adierazo barri dau KEN 7 taldeak.