Bertsotan  IV. urtea // 109. zenbakia

Bizkaiko ume eta gaztetxuen XXIII. Bertso Txapelketea 2005


Horreetan ondoen moldatzen diran bertsolariak idatzizkoen finalera pasauko dira. Maiatzaren 13an izango da, Gernikako Seber Altube ikastolan eta sariak Gernikako Kultura Etxean bananduko dira.

Bat-batekoari jagokonez, honeek dira kanporaketen datak:

- Maiatzaren 20an, Bermeoko Eleizalde ikastolan 14 urtera artekoentzat.
- Maiatzaren 23an, Markinako Kultura aretoan 15-16 urtekoentzat.
- Maiatzaren 24an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan 17-18 urtekoentzat.

Bakotxetik 4-6 persona baino ez dira pasauko finalera. Bat-batekoen finala bagilaren 3an izango da Bilboko Indautxuko “El Carmen” aretoan. Gerora, herrialde bakotxetik bina bertsolari sailkatuko dira Euskal Herriko eskolarteko finalera eta honeek, txapela irabazteko aukeregaz ganera, bidaia bat egiteko subertea eukiko dabe. Horrek egun bateko partaideen laguntasuna sendotzeko bidea emongo dau, baina ganerakoen arteko lehiakortasuna areagotuko dau.

Antolatzailea Bizkaiko Ikastolen Elkartea da eta babesleak Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, Gernika, Zornotza, Markina, Ondarroa, Mungia eta Bermeoko Udalak eta BBK dira.

Has daitela lehia!

Xabier Paia

Ez da lehenengoa eta ez da izango azkena. Udabarriro lez, bertsolaritzeak alkarren kontrako lehian imini gura dauz herrialde danetako bertsolaririk gazteenak. Gipuzkoan, Nafarroan, Araban, Iparraldean eta jaurerrian be honezkero martxan dagoz eskolarteko txapelketak.

Jakina danez, eskolarteko txapelketak etorkizuneko bertsolarien harrobiaren lehen galbahea dira. Bertsolaritzearen darwinismoaren adierazpen gogorrenak espezieko ale indartsuenak saritzen dauz eta asko dira monopolio horren jaube egin gura dabenak. Eskolarteko txapelketatik pasauta dagoz gaur egun plazaz plaza dagozan gazte gehienak, baina baita Euskal Herrian ezagunak diran beste hainbat persona be: Mikel Urdangarin eta Joseba Tapia, berbarako.

Txapelketea sortu zanean ez zan orain beste lantzen bertsolaritzea, ez hezkuntza arautuan, ez eskola jardueraz kanpoko orduetan. Gaur egun Ikastolen Elkartekoen eta Bertsozale Elkartekoen artean hogeita hamar irakasle inguru ibiliko dira Euskal Herri osoan zehar bertsolaritzea irakasgai bihurtzen Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskolatan. Edozelan be, esan beharra dago Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak bertsolaritzearen transmisinoari jagokonean, antzeko helburuak daukiezan arren, egun ez dabela lortu alkarregaz lan egitea proiektu berean itun baten bitartez. Esatea baino ez.

Txapelketeak idatzizko eta bat-bateko bertsoak neurtu gura dauz. Idatzizkoetan, ume eta gaztetxuei egingo jaken azterketeak hiru bertso eskatuko dauz kanporaketa bakotxean: bertso bana gai biri eta hirugarren bat oinak emonda. Honeek dira Bizkaian idatzizko bertso txapelketarako jokatu eta jokatuko diran kanporaketak:

- Maiatzaren 3an Ondarroako Zubi Zahar ikastolan.
- Maiatzaren 4an Mungiako Larramendi ikastolan.
- Maiatzaren 5ean Durangoko Kurutziaga ikastolan.
- Maiatzaren 6an Gernikako Seber Altube ikastolan.
- Maiatzaren 9an Trapagarango Itxaropena ikastolan.
- Maiatzaren 10ean Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolan.
- Maiatzaren 11an Bilboko Abusu ikastolan.