Quebec, Kantabria eta Euskal Herriko doinuak bat eginda
Aitatutako kontzertuaz aparte, maiatzaren 21ean eta 22an, trobada ikastaroa (melodeon, pandereta eta trikitixa) izango da goizez 10:00etatik aurrera eta arratsaldez, 16:30etan hasita. Irakasleak: Sabin Jacques, Soltxu eta Miriam eta Joseba Iparragirre izango dira. Informazino gehiago behar izan ezkero, hona hemen telefono zenbakiak eta e-posta: 943 832828 // 657 794217;
trikitixa@trikitixa.net
Andoaingo Udalak eta Euskal Herriko Triktixa Elkarteak antolatuta, musika jaialdi berezia eta trobada ikastaroa izango dira Andoaineko Bastero Kulturgunean, maiatzaren 20an, iluntzeko 20:30etan hasita.
Hona hemen parte-hartzaileak:
Sabin Jacques eta Rachel Aucoin (Quebec)
Quebec-eko musika tradizionalaren lekuko dan soinu-jotzaile bikain hau, txikitatik, hamalau urte eukazanetik dabil bere musikea munduan zabaltzen musikazale eta dantzarien gozamenerako. Munduan zehar hainbat jaialditan parte hartu dau, eta baita hainbat diskotan be. 1995ean “Hommage” lana kaleratu eban eta urte bi geroago, “Domino” izeneko diskoa, R. Forest eta L. Larochegaz batera.
Soltxu eta Miriam (Kantabria)
Torrelavegako pandero-jotzaile honeei bertako Folklore Eskolan biztu jaken musika tradizionalerako pasinoa, eta ordutik Kantabriako panderoaren gorabehera guztiak ezagutarazo guran herriz herri ibili dira. 2002an ekin eutsen bikote lez panderoa joteari, eta urte horretan bertan lehiaketa bat irabazi eben. Gaur egun Saltabardales taldean joten dabe eta melodia tradizionalei beste ukutu bat emoten saiatzen dira, gaita, tanbor, klarinete eta soinuaren bitartez.
Joseba Iparragirre (Euskal Herria)
Joseba Iparragirre idiazabaldarrak ibilbide luzea egin dau trikitixaren alorrean. 1992an hasi zan nabarmentzen, ordukoan Euskadi Irratiak antolatutako Trikiti Pieza Barrien Lehiaketea irabazi eban eta. 1997an disko bat grabau eban ‘Tranpatan’ izenekoa.