Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapeldunak
Arabako Bertsozale Elkartea
Pasa den zapatuan, maiatzaren 21ean jokatu zan Arabako Eskolarteko 10. Bertso Txapelketako finala. Aurretik hiru kanporaketa egin ebezan eta 700 haur eta gazte ibili ziran bertso idatzi eta bat-batekoetan. Esandako moduan, zapatuan 10etatik 11etara bertso idatzien finala izan zan eta hirurogei bat bertso idazle gazte alkartu ziran. Gazteenetan Aiarako haizea nagusitu zan: Laudioko Ainitze Sagarduik jantzi eban txapela eta bigarren Amurrioko Xabier Fernandez izan zan.
Ondoren, bat-bateko bertsoen finala izan zan eta Armentiako aretoak bete itxurea hartu eban. Ehun da berrogeita hamar bat entzule inguru batu ziran.
- Hamalau urte artekoetan, Aramaioko gazteak txapel gosez heldu ziran Gasteiza, lehena Xabi Igoa eta bigarrena Mikel Serrato izan ziran, biak bertakoak.
- Hamalautik 18ra artekoetan, barriz, izar bat izan genduan txapeldun, Laudioko Izar Mendiguren hain zuzen be. Bigarren, barriz, Gopegiko Hodei Lopez de Arkaute. Saio bikaina izan zan, batez be, azken hau, danak be oso maila txukunean eta oso erregular ibili ziran eta. Gazteenek be eurena egin eben eta apenas inor trabatu barik amaitu ebezan euren lanak eta ondo amaitu be.