Kulturea  IV. urtea // 112. zenbakia

Juan San Martin hil da

Argitaratutako liburuak eta artikuluak

Euskeraz:

 Juan Antonio Moguel eta Urkitza: bere bizitza ta lanak. Euskaltzaindiaren ardurapean. Zarautz: Itxaropena, 1959.
 Zirikadak. (Ipuin barregarridun liburua.) Zarautz: Itxaropena, 1960.
 Zirikadak. Donostia: Elkar, 1984.
 Eztenkadak. Zarautz, 1965
 Uhin berri. 1964-1969 bilduma, 1. zenb. Donostia: Sociedad Gupizcoana de Ediciones y Publicaciones, 1969.
 Euskeraren inguruan. Saiakera. Donostia: Lur, 1980.
 Hegatsez (Serafin Basaurirekin elkarlanean.) Zarautz: Itxaropena, 1971.
 «Euskal Artea» (Lur eta gizon entziklopedia liburukian.) Oñati, 1974.
 Literaturaren inguruan. Saiakera. Donostia: Lur, 1980.
 Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) 1920-1979 bitarteko agerkarietan azaltzen diran egile eta gaien Aurkibidea/Índice/Index. Bilbo, 1980.
Bestalde, aipatu Euskera agerkarian beste hainbat eta hainbat txosten idatzi ditu Biltzar, Jardunaldi eta hileroko batzarretan, adibidez Hilberri esparruan.
 Erromanikoa Euskal Herrian. Donostia: Gordailu, 1983.
 Landuz: gure Herriko gauzak. Cosas de nuestro país. Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1983.
 Jose Manterola. Donostia: Udal Euskara Batzordea, 1985.
 Euskararen ostarteak. Donostia: Erein, 1998.
 “J.M. Iparragirre” in José María Iparraguirre. Erro-urratsak. Raíz y viento. Bigarren liburukia, 87-94. orr. Bilbo: Keinu, 1999.
 “Txillardegiren bibliografía”. Azkue Biblioteka 912 (460.154) (0:77)
 Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) Gabriel Arestik beste hizkuntzetatik egindako poesi itzulpenak”. 535-539 orr., Bilbo, 1985.

Kolaborazinoak:

 Bitoriano Gandiaga eta Mendata, “Bitoriano Gandiagaren oroitzapenez”. 153-160 orr., “Mendata” bilduma, 2. Mendatako Udala, Mendata (Bizkaia), 2001.
 Antzinatik gaur egunera. Hondarribia (Inprimategian)
 1865 kopla zaharrak. J.M. Lekuona, J.I. Lopez de Luzuriaga, Antxon Narbaiza. Hitzaurrea, Juan San Martin. Eibar: Ego Ibarra, 1992.
 Heriotza Euskal Herrian. Alberto Agirreazaldegi. Juan San Martin-en hitzaurrea. Donostia: Kriselu, 1998.
 Baigorriko zazpi liliak. Jean Duvoisin. Juan San Martin-en edizio prestaketa eta aitzin-solasa. Donostia: Elkar, 1987.
 Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) 1963-1964; 1965-1966. Etxebarria, Toribio: “Flexiones verbales y lexión del euskera dialectal de Eibar”. Aurkezpena, Juan San Martin. Bilbo: Euskaltzaindia, 1986.
 Hiru katakume kezkatiak. Juan San Martinek euskeratua. Zalla: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969. (Abere alaiak, 4).
 Kurrin txirrikumea eta bere jaia. Juan San Martinek euskeratua. Zalla: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969.
 Estudio etnográfico del Valle de Urrault Alto (Luis Peña Santiagorekin elkarlanean). Munibe, 1966, XVIII, 69-159.
 Ataduras de noche y arena-Hondar eta gauezko loturak. Félix Maraña. Hitzaurrea, Juan San Martin, L. Haranburu. Donostia, 1980.
 Meendiño (Homenaxe a Meendiño). Edición e notas de Xesús Alonso Montero. Juan San Martinek euskeratua. Vigo: Colexio Universitario, Universidade de Santiago, 1982.
 Peru Abarka. Mogel, Juan Antonio (1745-1804). Resurreccion Maria Azkuek paratutako edizino elebiduna. Juan San Martinen hitzaurrea, bigarren eta hirugarren edizinoetan.
 Monografía histórica de la villa de Eibar. Gregorio Mujika. Juan San Martinen hitzaurrea. Eibar: Eibarko Udala, 1984.
 Montañas guipuzcoanas. Juan San Marrtinen kolaborazinoa. Zarauz: Itxaropena, 1957.
 Piru ahatetxoa. Juan San Martinek euskeratua. Zalla: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969.
 Argazkiak-Fotografías: Gipuzkoa-Donostia. Juan San Martinen hitzaurrekoak. Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1986-1990.
 Ezti-tantak: olerkiak. Sagartzazu’tar Kauldi Sataarka. Aurkezpena, Juan San Martin. Donostia: Elkar, 1996.
 Salbatore Mitxelena. Oñate: Ed. Franciscana, Arantzazu, 1970, 2.
 Piarres Lafitte-ri omenaldia, Iker 2: “Arraten sortzen da bizitza”. Bilbo: Euskaltzaindia, 1983.
 El damasquinado de Eibar. Juan San Martin, Ramiro Larrañaga, Pedro Celaya. Eibar, 1981.
 Federico Krutwig-i omenaldia, Iker 10: “Gure amagandiko Gabon kantak”. Bilbo: Euskaltzaindia, 1997.
 Ulibarri Galindez, Jose Paulo. Jose Paulo Ulibarri Galindez-en Gutunliburua izeneko eskuizkribuaren facsimil gisako argitalpena. Arabako Diputazioaren Kultur Biltzarrak Okondoko idazlearen gorazarretan, haren sortzearen berrehun urteurrenean. Gasteizen, 1975eko abuztuan: “Agurra”. Vitoria-Gasteiz: Consejo de Cultura de la Diputación Foral de Alava, 1975.
 Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) “Axularren omenez Euskaltzaindiak Urdazubin egindako batzarrea”. L. Villasante, J. Haritschelhar. Bilbao: Euskaltzaindia, 1975. (Juan San Martinen Euskaltzaindian sartzea, 20. liburukia. Bilbo, 1975.
 El escultor Juan de Anchieta. Jose Camón Aznar, Juan San Martinen hitzaurrea. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1990.
 Jaquin-bide iritarautia Españiaco neurquidaren, edo constitucio berriaren erara adrezatua, erritarren arguidorarako, gazteen icasbiderako, eta escola-maisuen usoraco / erderatic eusquerara itzulidu Apez Vicario J.F.A. guipuztarrac. Catecismo político. Euskara. Gasteiz: Ararteko, 1991. Argitalpenaren arduraduna, Juan San Martin.
 Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala) “Luis Villasante Kortabitarte (1920-2000).
 Léxico del estudio sobre las fuentes del Diccionario de Azkue in R.M. Azkue. Diccionario vasco-español.francés. Bilbo: Euskaltzaindia, 1984.

Argitalpen elebidunak:

 Gogoz: gure herriko gauzak /cosas de nuestro país. 1978
 Dichos y hechos/Esanak eta eginak. Vitoria-Gasteiz. Ararteko, 1994.
 Eibar eta Elgetako Toponomastika/Toponomástica de Eibar y Elgeta. “Onomasticon Vasconiae” bilduma, 21. liburukia. Eibar eta Elgetako Udalak-Euskaltzaindia. Bilbo, 2000.
 Giza eskubideen inguruan/ En torno a los Derechos Humanos. Donostia: Elkarlanean, 2000.
 Hondarribiko Andre Maria Jasokundekoa: historia, arkitektura eta artea/ Santa María de la Asunción de Hondarribia: historia, arquitectura y arte. Gipuzkoako Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentua. “Ondare” bilduma. Donostia, 1998.
 Hitzaurrea in Argazkiak/Fotografías. Argitalpen eta Publikapen Gipuzkoar Erakundea 1986-1990. Donostia, 1986.
 Euskadi. Arartekoa. “Eusko Legebiltzarrari txosten berezia 1992-1993/Ararteko.” Gasteiz: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco. Gasteiz, 1990, 1992, 1993, 1994.
 Euskadi. Arartekoa. “Psikiatrikoak: ospitale psikiatrikoetako buru-gaisoen egoera/Los psiquiátricos: situación de los enfermos mentales en los hospitales psiquiátricos”. Gasteiz, 1992.
 Aintzinako Eibar: etnografia gaiak/Temas de etnografía del antiguo Eibar. Eibar: Ego Ibarra, 1993.
 Bidez: gure Herriko gauzak/Cosas de nuestro País. Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978.
 Landuz: gure Herriko gauzak/Cosas de nuestro País. Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1983.
 Giro gori. Juan San Martin, “Otsalar”. Leioa: Argitarapen Zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1998.

Gaztelaniaz:

 Escritores euskéricos (Catálogo bio-bibliográfico de escritores contemporáneos en vascuence). Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
 Elgueta con Anguiozar y Ubera. Donostia: Caja de Ahorros Municipal de San Sebastian, 1975.
 Eibar. Diccionario Enciclopédico Vasco. Auñamendi, X. Liburukia, 180-272 orr. Donostia, 1979.
 Existe-t-il un art basque? In Etre basque entziklopedia, 311-149. orr. Tolouse, 1983.
 ¿Existe un arte vasco? In Ser vasco, 311-156 orr. Bilbo, 1986.
 Las artes del Pueblo Vasco in Euskalerria. Bartzelona, 1987.
 Los Zuluaga: dinastía de artistas vascos. “El pintor Ignacio Zuluaga”, V. Kapitulua, 195-277. Donostia: Ramón Suárez Zuluaga, Zuloaga, Museo Zuluaga, 1988.
 Viaje por el país de los recuerdos. Toribio Echevarria. Juan San Martinen hitzaurrea. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. Donostia, 1990.
 Apéndice a escritores euskéricos: correcciones y adiciones a la primera edición. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969.
 Cornuz: notas sobre término y nobleza. Donostia: RSBAP, 1988, 525-532 orr. Ondokoaren separata: Boletín de la RSBAP. Año 44, cuadernos 3-4
 Don Carmelo de Echegaray: su aportación a la literatura en vascuence in Boletín de la RSBAP. Año 41, cuadernos 1-2. Donostia: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 1985.
 Julio Beobide (Biblioteca: pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana; v. 23, fasc. 246) Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1973.
 Luis Pedro Peña en las investigaciones etnográficas: tiempo de recuerdo, in Boletín de Estudios del Bidasoa (Revue d`études de la Bidassoa. Irun: Luis de Uranzu Kultur Taldea, 1996.
 Ofizio eta tituludun etxe izenak Hondarribian in Bidasoako Ikaskuntzen aldizkaria... Irun, 1997.
 Paleolitos garaiko aztarnak Hondarribian in Bidasoako Ikaskuntzen aldizkaria... Irun, 1999.
 Vocabulario euskaro adicional del padre Esteban de Adoain in Fontes Linguae Vasconum Studia et Documenta. Iruñea: Aranzadi, 1977

Juan San Martin idazle eta euskaltzain osoa gaur (maiatzak 30) hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. Datorren hilean bete behar ebazan 83 urte. Hileta-eleizkizuna maiatzaren 31n izango da, iluntzeko 19:00etan, Hondarribiko Andra Mari Parrokian.

Juan San Martin 1922ko bagilaren 23an jaio zan, Eibarren. Han egin ebazan bizitzaren lehenengo urteak, 1936an gerrea piztu arte. Aita Valentziara joan zan Errepublikearen alde burruka egitera eta ama eta lau anai-arrebak igesi ibili ziran Arratian, Bilbon, Santanderren eta Gijonen. Bordelerantz itsasontziz joiazala, frankistek hartu eben ontzia eta Ferrolera eroan ebezan San Martin eta bere senitartekoak. Azkenik, Eibarrera bueltau ziran.

Juan San Martin tornulari hasi zan lanean egunez, eta gauez, barriz, eskolara joaten zan. Gazte-gaztetatik irakurketa-zaletasuna bizi-bizirik izan dau eta horrek emon deutso autodidakta oinarriaren heziketea. Euskeraz alfabetatzeari be, bere kasa eutson. Lanbide aldetik industria arloko zenbait espezialidadetan ibili zan Eibarren eta, ondoren, makinaria inportatzen eban enpresetan lankidetzea eskaini izan dau.

Irakurle sutsua izan da beti Juan San Martin, baita mendizale be: mendian era guztietako praktikak egin ditu, mendigoizaletasuna, eskia, eskaladea eta espeleologia. Garai batez eskalada eta mendigoizale eskolako irakasle-gidaria izan zan. Aitatzekotan, Bulnesko Naranjo mendia igon eban hiru bide desbardinetatik, eta Pirinioetako zenbait mendi gailurrera igoteko bide berriak urratzen aitzindari izan zan. Europako mendi-ibilbide ugari eginak ditu eta baita Pirinioetako eta Alpeetako mendikate gehienak be.

Eibarko Kirol klubean parte hartu izan dau betidanik. Berton zenbait kargu izan ebazan eta buru be izan zan. Ohiturei jaramonik egin barik kultura saila sortu eban, bertako biblioteka garatu eta kirol ekintzen osogarri modura, berbaldiak, ikastaroak eta zenbait erakusketa antolatuz.

Larran San Martin leizera espedizino espeleologikoetan parte hartu izan eban eta, horren ondorioz, lehenengo idazlanak mendiari buruz idatzi ebazan: Eibarko Kirol Elkartearen aldizkarian eta Pirenayca agerkarian, gazteleraz hasieran eta euskeraz be bai. Hau guzti hau kontuan izanik, 1955. urtean, Espainiako Mendi Federazinoak zilarrezko dominea eskaini eutson.

Imanol Berriatuaren Anaitasuna eta Jokin Zaitegiren Euzko Gogoa izan ziran kultur gaiei buruzko bere lehen artikuluen plaza 1950eko hamarkadearen hasieran, eta hortik aurrera Euskal Herrian izan diran aldizkari gehienetan argitaratu dau Juan San Martinek. Egan aldizkariko zuzendari izan zan 1983tik 1989ra eta zenbait urtez, Jon Bilbao jaunaren gidaritzapean, Eusko Bibliographia taldeko laguntzaile eta zuzendaritzako kide izan zan.

Historiaurrea, linguistika, arteak, arkeologia eta etnografia lako gaiak landu ditu; historiaurreko zenbait aztarnategi eta artelan batzuk identifikau ditu. Aldi berean, zenbait herri-kanta eta eskuz egindako lanen bilketea be egin izan dau.

Artikuluak ez eze, poemak be plazaratu ditu Juan San Martinek, batez be, Euzko Gogoa-n eta Santi Onaindiak zuzentzen eban Olerti aldizkarian. Poesia lanetarako erabili eban goitizena, Otsalar, erreferentzia garrantzitsua izan zan 1960. hamarkadako euskal poesiagintzan. 2001ean, argitaratu ebazan orduko poema gehienak, Giro Gori liburuan.

Bere lehen liburua aspaldikoa dugu. Juan Antonio Mogelen bizitzari eta obrari buruzko liburua kaleratu eban 1959an, eta gero beste hainbat etorri ziran: umorea, literaturea, artea, etnologia, hizkuntzea... era guztietako alorrak landu ditu eta Juan San Martinek bere liburuetan.

Euskaltzaindiak 1957ko garagarrilaren 26an izentau eban euskaltzain urgazle. 1964ko abenduaren 18an, barriz, euskaltzain oso aukeratu eben. Sarrera hitzaldia hamar urte beranduago egin eban, hau da, 1974ko irailaren 14an, Urdazubin, “Literatura landuaren sorrerako giroa, Axularren garaira arte” gaiaren harian.

1966tik 1978ra Akademiako idazkaria izan da San Martin; 1970tik 1978ra diruzaina; 1978tik 1988ra Jagon sailburua. Euskaltzainburuorde be aukeratu eben 1988an, baina kargua hurrengo urtean itxi eban, EAEko Ararteko izentau ebelako. 1994tik 1995ra Ombudsman Europear Institutuko burua izan zan. Urte horretan bertan itxi eutson Ararteko izateari.

Espainiako Transizio politikoaren garaian, Arte Ederretako Kontseilari izentau eben. Bestetik, zenbait urtez, Donostiako San Telmo Museoko Zuzendaritzako kidea izan zan, baita Eibarko San Andres eleizearen barriztatze-lanetan, Kontseiluko aholkulari be.

Aranzadi Natur Zientzietako Elkarteko kidea zan San Martin, eta baita Euskalerriaren Adiskideen Elkartekoa be. Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretari Elkarteak, barriz, ohorezko kide izentau eban Juan San Martin.

Durangoko 36. Liburu eta Disko Azokan, Durango merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteak 2001.eko “Durangoko Argizaiola” omen-saria emon eutson.

Azkenik, azpimarratzekoa da 2001ean, Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibersidadearen laguntzinoagaz, “Juan San Martin” bekea sortu ebala, ikerketea sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskaltzale eta ikertzailea omentzeko. Beka honen saria Patxi Salaberri Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kideak jaso eban lehenengo deialdian. Ordutik, urtero antolatzen da euskaltzainaren izena daroan bekea.

Bestalde, Eibarko Udalak Juan San Martin euskaltzaina “seme kunttun” izentetea onartu eban orain dala aste batzuk. Izentapen hori ofizialki hartu behar eban Udalak, datoreen bagilaren 3an egin beharreko bilkuran.