'Around the Sun', REM taldearen 25. urteurrenean
Bizkaie!
REM taldeak Europan zehar eskainiko dauen 25. urteurreneko bira Granadan hasi zan maiatzaren 25ean eta Torrevieja (27), Zaragoza (28) eta Gijon (29) izan dira, besteak beste, bisitau dabezan uriak. Edozelan be, garagarrilaren 10era arte iraungo dauen bira honetan 'Around de Sun' diskoko kantak lehenengoz joko dabez. Espainiako kontzertuen ondoren, Alemania, Austria, Italia, Holanda, Irlanda, Norvegia, Danimarka, Suedia, Txekia, Belgika eta Britainia Handian ibiliko dira disko barriko kantuak aurkezten.
Taldeak 1980ko maiatzaren 5ean emon eban lehenengo kontzertua, Michael Stipe eta Peter Buck taldekideakaz lagun baten urtebetetzea ospatzeko.
'Losing my religion', 'Man on the moon' eta 'Shiny happy people' lako abestiakaz arrakasta handia lortu dabe urteetan zehar. Stipe taldekideak dinoanez, '25 urte taula gainean igaro ostean, bizitzako momenturik gozoena' biziten ari da orain. Momentu honeetan promozinoa ez jake ardura eta musikan jarduten dabe nahi bako aukera bat balitz lez.
'Around de Sun' taldearen estudioko azken diskoak ez dau aparteko konponketarik izan. Taldeak soinu intimoak landu gura izan ditu. Lan honen helburua, ez da berehalako arrakastea lortzea, ezta lehenengo aldiz entzuten danean gustukoa izatea be.
Zuzenekoetan lan barria aurkeztuko daben arren, REM taldearen kanta historikoak entzuteko modua be izango da bira honetan.