Sarean  IV. urtea // 112. zenbakia

Micromaxx: ekografiak edonon egiteko aukerea


Bizkaie!

AEBetako Sono Site Iberica enpresak kaleratu dau ekografiak egiteko tresna eroangarria eta horri esker kirolarien lesinoak atzemongo dira joko zelaian bertan. Adituen esanetan, aurrera pausua sekulako izango da.

Aitatutako tramankuluak lesinoaren jarraipena egiteko aukerea emoten dau eta ganera orain arteko tratamentuakaz atzemoten ez ziran traumatismoen ganeko informazinoa eskaintzen dau.

Fernando Jimenez medikua eta Fuenlabrada Saskibaloi TaldEko Medikuntza Zerbitzuetako zuzendariak tresna barria kirol munduan sartzea sano garrantzitsua izango dala adierazo dau, lesinoaren jarraipen zehatza egiteko aukerea emoteaz ganera, abantaila handiak eskainiko ditualako; berbarako, kirol taldeek sarritan atzerrian parte hartu behar izaten dabe txapelketa berezietan eta hemendik aurrera ekografo barri horregaz ez dira lekuan lekuko ospitaleen pentzutan egongo.

Fernando Jimenez medikua eta Antonio Martin Calderin Sono Site Ibericako zuzendaria bat etorri dira tramankuluaren garrantzia azpimarratzean. Martin Calderinek adierazo dauenaren arabera, futbol talde handiak, txirrindulariak eta ganerako goi mailako kirolariak hasi dira daborduko tresna barria erabilten.

Horrezaz ganera, Calderinek ekografoa kirola ez dan beste arlo batzuetan be erabili daitekela adierazo dau. Anbulantzietan, berbarako, tresna zahar eta 150 kilotik gorakoak eroan beharrean, ekografo berria erosoagoa izango da, izan be, arin-arina da, 3 kilo besterik ez. Prezioa, oraingoz, ez da merke-merkea: Micromaxx izeneko tramankulua 45.000 eurotan dago salgai.