Musikea  IV. urtea // 112. zenbakia

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako finalisten kontzertuen zain

Bagilaren 8an Metal saileko finala izango da, eta hurrengo egunean Pop-Rock sailekoa


Bizkaie!


Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketea amaitzeko oso gitxi falta da eta dagoeneko emon dabez ezagutzera bi sailetako finalera heldu diranen izenak. Esandako moduan, Metal sailekoa bagilaren 8an egingo da Bilborock aretoan. Hurrengo egunean, barriz, Pop-Rock sailekoa leku berean. Kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira.

Ebony Ark (Madrid), Exinferis (Luxemburgo) eta Xystus (Holanda) dira Metal saileko finalera heldu diran hiru taldeak. Pop-Rockeko finalistak Absynthe Minded (Belgika), Renochild (Sevilla) eta The Soulbreaker Company (Araba) dira.

Estatuko Talde Onenaren sarirako Renochild, The Soulbreaker Compay eta Ebony Ark lehiatuko dira. Irabazleak disko bat grabetako aukerea izango dau.