Euskerea ikertzeko bekea jaso dau Begoña Etxeberriak
Bizkaie!
Begoña Etxeberria euskaldun-kaliforniarrak National Academy of Education erakundearen eskutik Spencer Postdoctoral Fellowship izeneko beka ezaguna jaso dau. Soziologian doktorea da eta Kaliforniako Riverside unibersidadean emoten ditu klaseak. Bekeari esker, 55.000 dolar izango ditu Etxeberriak euskerearen inguruko ikerketa sakona egiteko. Hizkuntza minorizatuek hezkuntzan daukien eragina eta zeregina be aztertuko ditu ikerlariak.
Mundu luze zabaleko 200 lagun inguru aurkeztu ziran bekea jasoteko. Karrera profesionala hasi barri daben jente gazteari bultzadatxua emotea da bekearen helburua. Etxeberriak hizkuntza minorizatuek hezkuntzan daukien eragina aztertuko dau eta, euskerea oinarritzat hartuta, ikerketearen ondorioak Estadu Batuetako hainbat antzeko egoeratan aplikau ahal izango dira.
Ikerlariaren beraren esanetan, ‘oso garrantzitsua da hizkuntza minorizatuak aztertzea, galtzen badira kulturearen zati oso garrantzitsu bat galtzen dalako’. Etxeberriaren ama hizkuntzea euskerea da eta erabagiorra izan da hori ikerketa hau egiteko. ‘Euskereak ez dauka ezelako zerikusirik munduko ganerako hizkuntzakaz eta nik, zorionez, ondo ezagutzen dot.
Noka musika-taldea
Begoña Etxeberriak gogor egiten dau lan Estadu Batuetan euskerea zabaltzeko. Noka musika-talde bateko partaidea da eta euskeraz abesten dabez eurek sortutako kantak. Andrea Bidart eta Cathy Petrissans dira beste taldekideak. Euskal Herriko betiko kantak abesten dabez, emakumeei zuzenduta batez be.