Zialtzeta trikitilaria hil da
Bizkaie!
Balentin Aldalur, Zialtzeta ezizenez ezagutzen zan trikitilaria, orain egun batzuk, maiatzaren 29an hil zen 75 urte zituala. Elgeta izan eban maisu eta Gerra Zibilaren ostean, plazaz plaza ibili zan Primi Erostarbe pandero-jotzaileagaz batera.
1930ean jaio zan Balentin Aldalur Aiako Zialtzeta baserrian, nahiz eta urte asko eroiazan Usurbilen biziten. Jazinto Rivas Elgetagaz ikasi eban soinu txikia joten, eta oso ondo konpontzen zan beragaz. Hain zuzen, Zialtzetari esker berreskuratu zan Elgeta zana soinua joten entzun daiteken grabazino bakarra. Berak eukan gordeta eta Trikitilarien Elkarteari emon eutson digitalizetako asmoagaz.
Zialtzetak, ostera, ez eban inoiz txapelketatan parte hartu ezta grabazinorik egin be. Halan da be, erromeria askotan ibilitakoa da, Primi Erostarbe pandero-jotzaileagaz batera. Kontuak kontu, Trikitilarien Elkarteak omenaldia egin eutson orain pare bat urte Donostiako Kursaalean.