Musikea  IV. urtea // 115. zenbakia

Nuuk-at zornotzarrak martxa guztian


Taldearen ibilbidea

Nuuk-at taldea 2003ko urtarrilean, Zornotzan (Bizkaia) sortu zan. Taldea Jaime (baxua), Marki (bateria), Iñaki (gitarra eta koroak) eta Usoak (abeslaria) osotzen dabe. Usoa eta Iñaki Noizbait taldean ibili ziran eta disko bi merkaturatu ebezan Discos Suicidas diskoetxean: ‘Inposatutako Ereduak’ (1998) eta ‘Bost’ (2000).
Jaime eta Marki, barriz, Dardara eta Res Non Berba taldeetan ibilitakoak dira.

2003an taldekideen joera musikalak fusioneteari ekin eutsen. Euren gustoko taldeen artean, Turbonegro, Deftones, Guano Apes, Ojos de Brujo, Audioslave lako taldeak dagoz. Edozelan be, taldea bere abestiei nortasun propioa emoten saiatzen da beti, zuzenekoetan euren indar guztia jenteari helarazoteko.

2003ko apirilean lehengo zuzenekoa emon eben eta 2003ko urrian demo bat grabau ostean, Berrizko Gaztetxeko Aldapa maketa lehiaketan bigarren postuan geratu ziran. Gauzak holan dirala, disko bat grabetako aukerea atertzen hasi ziran.

2003ko urtarriletik 2004ko abuzturarte kontzertuak emoten eta diskorako abesti barriak sortzen ibili ziran eta ‘Zuzen’ diskoaren grabazinoa abuztuan bertan egin eben.

Gaur egungo panorama musikala ikusita, Nuuk-at ek zigilu propioa sortzea erabagi eban, ‘Ideiak Bultzatuz’ izenekoa eta holan kaleratu eben euren lehen diskoa, ‘Zuzen’ izenburukoa 2004ko Durangoko liburu eta disko azokarako.

Diskoan 11 abesti sartu ebezan, 10 Nuuk-at taldearenak eta bat BAP taldearen ‘Armiarma Sarea’ kantuaren bersino bat. Kolaborazinoen artean, Fernado Saporen (Kuraia // Corazon del Sapo) laguntzinoa izan eben "Isilik Oihukatzen" abestian.

Bizkaie!

Nuuk-at taldeak ataratako ‘Zuzen’ diskoaren 1000 kopia agortu egin dira eta bagilean beste edizino bat argitaratu dabe ‘Isilik oihukatzen’ kantuaren bideoklip eta guzti. Hogeita hamar kontzertu baino gehiago emon ostean, aurkezpen bireagaz jarraitzen dau taldeak eta data barrien zain.

Bagileko kontzertuen artean, Elizondon, Irisarryn, Mekoletan eta Torrelavegan ibili ostean, bagilaren 25ean, Leioan zuzenean izango dira Nuuk-at taldekoak.